2019/06/09

ESKUETAKO HIGIENEA


ESKUETAKO HIGIENEA, IKERKETA PROIEKTUA


Urte honetan Biologia-Geologiako eta Anatomiako irakasleak, Susik, urtero Elhuyarrek antolatu egiten duen zientzia azokan parte hartzeko aukera eman zigun, ikerketa proiektu baten bidez. Honek planteatutako hipotesi bati esperimentazioak eginez, erantzun bat bilatzea zen, ondoren Plaza Berrian jendea eta epaimahai baten aurrean aurkeztu ahal izateko.

Ikerketa proiektua klase orduetan egin dugu, gehien bat Anatomia saioetan. Ikerketa osoa egin ondoren maiatzean plaza berrian azaldu genien jendeari eta hango epaimahaiari, aurten epaimahaia bi alditan pasa egin zen; azalpen  batean, ingelesez hitz egiten eta beste batean euskaraz hitz egiten.

Aurten Solokoetxetik hiru talde egon gara Plaza Berrian: bi batxilergokoak eta bestea 4.DBH-koa.

Gure taldea 1 batxilergokoa hiru pertsonek osatzen genuen: Aketza; Ibai eta Julen.

Gure ikerketa proiektua “eskuetako higieneari” buruz zen, honi buruz egitea bururatu zitzaigun artikulu batean irakurri ondoren nola Mozambiken 2019ko martxoan gertatutako zikloiaren ostean, ura eta higiene faltagatik hainbat gaixotasun agertu egin ziren, hain zuzen ere, kolera. 

Hemendik abiatuta eta gure ingurura hurbiltzen bururatu zitzaigun eskuetako higienearen ikerketa egitea eta eskuetan ze bakterio agertu ahal diren garbitzen ez ditugunean. Honetarako hiru kultibo mota prestatu genituen: lehena eskuak zikin dituzunean, bigarrena eskuak uraz garbitzen ditugunean eta hirugarrena eskuak xaboiz garbitzean. Emaitzak espero genituen bezala atera zitzaizkigun, hau da, eskuak garbitzen ez ditugun kasuetan bakterio kolonia ugari agertzen baitziren.

Hau egitea esperientzia oso interesgarria izan da, gauza pilo ikasi egin ditugulako;  adibidez, kultiboak nola egin eta horretaz aparte eskuak garbitzearen garrantzia eta orokorrean higienearen inportantzia gure osasunerako.

Plaza Berrian jendearen aurrean azaltzearen esperientzia,  polita eta interesgarria izan zen, guk pentsatzen genuen baino gehiago gelditzen zen jendea galdetzera ia zer egin dugun edo nola egin dugun.

Orokortuz, hurrengo urtekoei hau egitea gomendatuko nieke.
  
                                                                                                JULEN RIVERA  (Batx. 1.A)
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario