SAN TOMAS EGUNA
Abenduaren 21a egun berezia da denontzako.
Alde batetik, negua hasten delako, neguko solstizioan gaude, egunak labur,
gauak luze; eguzkia inoiz baino hurbilago, baina bere izpiak ez zaizkigu
zuzenean heltzen, beraz, egun hotzak. “Olés” edo kantak egiteko aroa, hortik
gure Olentzero?; eta aurten, bereziki, Gabonetako oporrak hartzeko eguna.
Hori
guztia ospatzeko, Bilbon, aspaldian, oso merkatu arrakastatsua antolatzen da:
SAN TOMAS AZOKA. Leku askotako jendea hurbiltzen da Bilboko alde zaharrera eta
gu ere, Solokoetxeko 2. mailako ikasle eta irakasle talde bat, bertaratu ginen.
SAN TOMAS azoka hobeto aztertzeko, ikasleak
taldetan antolatu eta irakasleek proposa-tzen dituzten ikuspuntu desberdinetatik
landu behar zuten azoka. Lantzeko gaiak anitzak ziren eta taldearen gustuaren
arabera aukeratu zuten haien ikerketatxoa: azokaren Historia, Estatistika (azokaren
datuen bilketa), Soziologia (merkatarien perfila, familiei harrera…), Ekonomia
(prezioak eta krisialdiaren eragina), Hizkuntza (atsotitzak, sinesmenak...),
Natura eta Ekologia eta English (turista batzuei elkarrizketak).
Esan beharra dago ikasleek primeran
aprobetxatu zutela irteera, buru belarri egon zirela haien lana egiten, eta
giro ona eta atsegina lortu genuen denon artean. Batzuek taloa bat jateko ere
denbora izan zuten.
Gure herriarekin ohitura zaharrak eta
osasuntsuak bultzatzea eta egun ona pasatzea izan dira gure helburuak.
BRITT eta MIREN TOUCET
No hay comentarios:
Publicar un comentario