JUANJO SAN
SEBASTIAN, TONTORRAREN ATZETIK
-
Zer moduz Jukoneko bidaia? Eta Kanada?
Kanada oso
herri polita da. Oso ondo kontserbatu dagoelako, oso polita delako, kriston
mendiak eta izugarrizko animaliak daudelako ere, oso jende gutxi bizi delako
eta iparraldeko aldi guztia ia ez dagoelako inor egon.
-
Noiztik gustatzen zaizu eskalatzea?
Betidanik, txikitatik
joaten nintzen mendira nire aitekin eta gero lagunekin eta horrela mendia harrapatu
zidan. 15 urteekin hasi nintzen eta 16 urteekin ikastarotxo bat egin nuen eta harrezkero
nire kabuz joan nintzen mendira.
-
Zergatik gustatzen zaizu hainbeste
natura?
Agian, hortik
gatozelako guztiak, oso polita delako, eta bizitza sinboloa delako. Askotan
pentsatzen dut natura zaintzen dugun bitartean, hau da ondo kontserbatzen den
bitartean guk bizitzeko posibilitatea izango dugulako bizitza kontserbatzeko.
-
Txikitan mendizalea izan nahi zenuen?
Bai, betidanik.
-
Eskalatzeaz aparte, zein beste kirol
gustatzen zaizu?
Karatea, boxeoa eta… hegan egitea.
-
Zer pentsatzen du zure familia
naturari buruz?
Ondo dagoela esaten dute baina ez dira
joaten ni joaten naizen moduan. Natura oso dibertigarria ere bada.
-
Nola deskribatuko zenuke zure burua
eta zure familiarena?
Ba, ez dakit
esango nuke zorte ona izan dudala. Semea atera da pixka bat alferra baina
espero dut urteak pasa ahala arlo honetan ere animatzea.
-
Zer pentsatu zenuen K2n zeudenean eta
izozten hasi zinetenean?
Egoera haietan ez da asko pentsatzen, egoera
haietan mugitzen zaren bitartean bizirik zaude eta horrela posibilitateak
dituzu bizitzan jarraitzeko.
-
Zure ama harro dago zutaz mendizalea
izateagatik?
Nik uzte dut
baietz, hasieran beldurra izan zuten baina zorionez beldur hori joan zen
denborarekin.
-
Zergatik ezin izan zenuten gora
iristea K2 igotzeko lehenengo hiru aldietan?
Lehenengoan oso esperientzia gutxi
genuelako eta beste aldietan zorte txarra izan genuen denborarekin.
-
Zein izan da zure bizitzako egunik
onena? Eta txarrena?
Ez dakit, zorionez
egun on asko izan ditut nire bizitzan eta ez dakit zein egun erabaki. Adibidez,
umearen jaiotzarena edota nire ezkontzarena.
-
Posible izanez gero beste 8000
metrotakoren bat igoko zenuke?
Ez, ez dut uste,
interesa galdu diot orain. Azkenean, bizitzan nahi nuena ez zen bakarrik hori, eskalatzea,
eskiatzea, kanoan ibiltzea…eta mota guztiko paisaiak ikustea baizik.
- Kaletatik joaten
zarenean gustatzen al zaizu jendeak zu ezagutzea? Zergatik?
Segun eta ze
jende bai eta segun ze jendea bai. Batzuetan, ona da ez duzun ezagutzen tipo bat zu ezagutzea eta zerbait
polita izatea eta beste batzuetan, neketsua da zu lasai zauden momentu batean zuri
gelditzea, baina esaten den moduan “paquete
completoa” da historia hau.
-
Zuk ikasi zenuen hemen, nolakoa zen
Solokoetxe zu txikia izan zinenean?
Nik
gogoratzen dut orain baino askoz handiagoa zela eta hala da txikiagoa ikusten dut
orain baina txikia zarenean handiagoa iruditzen zaizu guztia, eta orain, uste
dut lehen baino askoz hobeagoa dela.
-
Zer sentitzen da zure kide bat zure
ondoan hiltzen denean?
Bueno, egia esan sentimenduak alde
batera uzten dira eta arriskuan zaudenean mugitu behar zara eta nahi gabe ez
duzu ezer pentsatzen.
JON
SAN SEBASTIAN eta IKER ALONSO (2.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario