BERREGINEN MUSEORAKO IRTEERA
Pasa den 2013ko
urtarrilaren 29an, 2. mailako Arte tailerreko ikasleak berreginen museora joan
ginen.
Bertan, Itziar deitutako gidari
bat zegoen eta bisita gidatu bat eduki
genuen. Itziar oso jatorra zen eta oso azalpen onak ematen zituen.
Museoa lehen eliza bat zen eta han greziar eskulturak ikusi genituen, haien
artean, Samotraziako Nike, Hermesen eskultura etab. gidariak greziar kultura,
artea eta mitologia azaldu zizkigun jainko eta jainkosa askoren istorioak
kontatzen.
Geroago, tailer txiki bat egin
genuen. Tailer horretan eskultura apurtu bat nor zen eta zer egiten zegoen
asmatu behar genuen. Shuang eskultura
bezala jarri zen maniki baten moduan. Azkenean eskultura hori Ajax-ena zen.
Museotik irtetean Erriberako
merkatura joan ginen. Bertan, arte modernoa ikusi genuen. Aliciak eta Ángelak
andereñoak olibetara eta ozpin pepinoetara gonbidatu zizkiguten ikasleei.
Eskolara olibak jaten bueltatu ginen.
Nire ustez, oso irteera ona izan zen eta berreginen museora joatea
gomendatzen dut.
AITOR BOSQUE (2.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario