EUSKARA ETXEA
Euskararen Etxera heldutakoan bideo
bat jarri ziguten. Bertan, euskararen jatorriak eta euskara mota desberdinak
azaldu ziren. Ondoren, hainbat pantaila zeuden gela batera eraman gintuzten,
euskara sako- nago ikasteko asmoz. Euskararen euskalki motak aztertzeaz gain
antzinako euskara ikertu genuen, ez dago argi jatorria, euskararen lehenengo
aztarnak eta idazkiak aztertu genituen baita ere.
Amaitzeko, ordenagailuz betetako gela
batera eraman gintuzten. Bertan, sare sozialei buruzko informazioa eman ziguten
eta haietan hartu beharreko segurtasunari buruzkoa batez ere mintzatu zen. Joan
baino lehen komiki batean hutsuneak bete behar izan genituen, binaka, ekintza
hau handik pasatutako ikastetxe askok egiten dute, eta guztietatik komiki
onenak sari bat jasoko du, tableta, hain zuzen ere!
LEIRE CABRERA (2.A)
Bonapartek XIX. mendean sailkatu
zituela euskal- kiak, eta Zuazok XXI. mendean eta Bonapartek egin- dako mapa
linguistikoa berritu zuela azaldu digute. Horretaz gain, euskararen historiaren
inguruan zenbait kontu ikasi dugu, adibidez oraindik ez dakigula nondik
datorren.
Geroago bideo asko ikusi ditugu. Eta
ondoren guk geure komiki propioa egin dugu, gurea uste baino dibertigarria izan
da. Oso dibertigarria izan da, eta oso gustura egon gara guztiok.
IÑAKI PÉREZ eta OIER DURAN (2.B)
Pasa den ostiralean, Otsailak 22an,
2.C mailako ikasleak, Deustu ondoan dagoen San Inazioko Euskal Etxera joan
ginen.
IRUNE
ELGEZABAL 2.C

Guri oso originala iruditu zaigu ideia
hori, hau da, euskarak bizirik iraun dezan, gai horren inguruan, hizkuntza
honen inguruan hitz egin eta ikasteko soilik egindako eraikina.
Hala ere, gustukoak izan ez ditugun
gauzak aipatu behar dira; izan ere, gure adineko gazteoi umekeria iruditu ahal
zaigu. Interesgarria izan da, noski, baina adibide bat jartzeko, Azkue
fundazioaren maskota, ez zen batere barregarria guretzat, eta arauak azaltzeko
beste zeozer asma zitekeen.
Bestalde, interes handia piztu
dizkiguten gauzak izan dira, euskararen lehen idazkiak, Euskal Herria hitza
lehen aldiz idatzia agertu zen liburua, gure hizkuntza zaharraren jatorriak
azaltzea…
Gustukoa izan dugu komiki tailerra
baita ere; baina ez dugu lotura handirik ikusi euskara eta interneteko
ziurtasuna gaien artean.
Laburbilduz, gustukoa izan dugu, eta
ez gara damutzen han egon izanaz, seguruenik ez ginateke geure kabuz joateko
ideiarik izango, eta eskertzekoa da ibilaldia, baina hala ere, gure adineko
gazteen interesa gehiago pizteko aldaketa batzuk egingo genituzke, informazioa
guretzat onuragarria izan baita, baina azaltzeko era ez.
OLATZ
YURREBASO, ELDA UGARTE eta ENARA IGLESIAS (2.C)
No hay comentarios:
Publicar un comentario