MAITASUN GUTUNEN LEHIAKETA 4.DBH
|
|
LEHENENGO SARIA: Mikel Orrantia
(4.C)
Gustoko dut haizea, askea delako.
Gustoko ditut loreak, ederrak direlako.
Gustoko dut itsasoa, batzutan lasai
beste batzutan haserre dagoelako.
Gustoko dut euria, egun txarrenetan
lasaitzen lortzen nauelako.
Gustoko dut belar freskoa, leuna delako,
Gustoko dut argia, bizia ematen didalako.
Zu gustoko zaitut, gustoko dudan guztia duzulako.
|
|
BIGARREN SARIA: Xabier Olaizola
(4.B)
Jaio nintzenetik egon
zara hor
beti geldirik, beti
berdin
eta zurekin ez nagoenean
sentitzen naiz ezberdin.
Zure gorputz akoltsatuak
eta zure kolore gorriak
niri goizeko eta gauero
ateratzen dit irria.
Zurekin ikusi ditut:
Doraemon, Salvame eta 11
M-ko desgrazia handiak.
Familia eta lagunekin
batera,
zu zara nire bizitzako
oinarria.
Eta benetan esaten
dizut,
zu zara sofa
maitagarria!
|
|
HIRUGARREN
SARIA:
Alazne Varona (4.A)
Ez nekien zer egin, ez nekien zer esan, ea hau
egitea pentsatu dut agurtzeko. Beti gogoan izango zaitut.
|
|
Duela
urte batzuk
enteratu
ziren
minbizia
zenuen
ondo
egon arren
zurekin
egon ginen
animoak
ematen
dena
bukatu eta
guztiak
pozarren.
|
Bigarren
minbizia
izan
zen gogorra
baina
ez zenuen izan
maitasun
beharra
borrokatzen
hil zinen
hori da
edarra
niretzat
betirako
zu zara bakarra.
|
Agur, zure iloba gogokoena.
|
|
AIPAMENA: Garazi Oñederra
(4.A)
Agur esateko prest
nagoela uste dut. Aspaldi da azkenengoz ikusi zintudanetik, bi urte jada. Ez
zen egun erreza izan, ezin negar baina irribarrea desagertuta. Ezin begiratu
zure aurpegia, gertatu zena ametsa baino ez zela sinistu nahian.
Oraindik gogoratzen dut
etxera iritsi eta zure hutsunea sentitu nuenean, zure usaina airean, baina zu
etxetik at.
Aspaldi ahaztua nuen
anekdota buruan, amama terrazan eta gu biok sukaldean, nik sei urte eta zu
jada agure, aljebra niri erakutsi nahian. Desagertu zinenetik lehen irribarrea
eta lehen malkoa agertarazi zidana.
Denbora joan ahala, gero
eta urrunago ikusten nuen zure irudia, desagerraraziz, argazkietako espiritu
bezala, azkeneko egunetan emandako geranioko lore zurietako espiritua,
familiako zaindaria.
Urte baten astean zure
gogoa bortitz ekarri zitzaidan baino, aljebra egiten ikasi eta matematika
olinpiadetan sartu nintzenean. Nire burua imajinatu nuen, korrika nire aitite
eta lehen irakasleari lortutakoa kontatuz.
Askok esan zidaten
zerutik ikusi ninduzula, baina nik zer pentsatu jakin ez. Inoiz ez baitut
horretan sinistu. Baina egia esan, zure arina hurbilago sentitu nahian
sinesmenei atea ireki nien. Noizbait zuregana bueltatu eta X bat nola
askatzen dudan erakutsiko dizudala amestuz, amama ondoan dugularik.
Agur aitite, ondo izan
eta zaindu zaitez!
|
2012/06/20
MAITASUN GUTUNEN LEHIAKETA 4.DBH
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario