IGERIKETAN TXAPELDUNAK
| 
  Solokoetxeko ikastetxean, kirolak ere
  garrantzi handia dauka, gure ikasleak kiroletan aritzea beti hartzen dugu
  pozgarri. 
 
  Gaur Olaia Alberdi eta Ibone Bilbao, 2.mailakoak, elkarrizketatuko
  ditugu, igeriketa munduan ibiltzen direlako eta hainbat txapelketetan
  (Bizkaikoa, Euskadikoa, Espainia-koa) parte hartu eta irabazi dutelako. | |
| 
Olaia,
  Ibone, noiz hasi zineten igeri egiten?  
Bost, lau urteekin hasi egin ziren
  igeri egiten. 6 urte daramate klubean. 
Zergatik? 
Txikitan
  beraien amak apuntatu baina gero nagusitan gustatu zitzaien igeri egitearena. | |
| 
Zenbat
  egun entrenatzen duzue astean eta zein lekutan? 
Lau,
  bost egun entrenatzen dute astero eta Maristako  piztinetan. 
Igeriketa,
  banakako kirola izatean, astuna edo aspergarria dela ideia daukagu, zer
  aurkitzen diozue igeriketa egiteari?  
Beraien ustez
  hasieran aspergarria da baina gero dibertigarria iruditzen zaizu lagunekin
  egoten zarelako eta pentsatzeko denbora ematen dizulako. 
Zein
  estilotan egiten dituzue markarik onenak? 
Olaia krolera
  eta Ibonek brazara egiten dute markarik onena. 
Eta
  hori da, benetan, gehien gustatzen zaizuena? Eta baduzue lana egiteko? 
Biei da gehien
  gustatzen zaiena. Lanak egiteko denbora gutxi dute baina ondo antolatzen
  ikasi dugu. 
Txapelketa
  desberdinetan hartu duzue parte, zein mailatan?  Non? 
Bizkaikoetan, Santurtzin, Euskal
  Herrikoetan, Irunen eta Galdakaon… 
Eta Espainiakoetan, Palman eta
  Madrilekoetan egon dira. | |
| 
Aurten
  ere, Aste Santuan, Igeriketa Taldearekin sei eguneko egonaldi egingo
  duzue.  Non izango da?  Zeintzuk izan dira emaitzak? 
Mallorkako Palman  egon dira. Eta emaitzak ez zituzten
  begiratu baina onak zirela uste dute. 
Olaia
  eta Ibonek, eman hiru arrazoi igeriketa egitera lagunak animatzeko. | |
| 
Kirola polita eta oso dibertigarria
  ikusteko eta gauzak bakarrik egiten ikasten duzu. 
Zeintzuk
  dira zuen zaletasunak igeriketaz aparte? 
Olaiak
  pianoa jotzen du eta Ibonek Trikitixa. Horretaz aparte antzerki egiten dute. 
Amaitzeko,
  zer moduz sentitzen zarete institutuan? Zergatik? 
Ondo sentitzen dira
  baina batzuetan ikasteko eta etxeko lanak egiteko denbora gutxi dute eta
  ahalegin handia egin behar dute dena egunean eramateko. 
               OIHANE OZAETA eta ELDA UGARTE (1.C) | |


 
No hay comentarios:
Publicar un comentario