2012/06/19

MAITASUN GUTUNAK 2.DBH


MAITASUN GUTUNEN LEHIAKETA 2.DBH


LEHENENGO SARIA: Maialen Anakabe (2.B)


Maiteminduta nago, eta hainbat arrazoiengatik. Zu ikusten zaitudanean pozik jartzen naiz. Eta hemen dituzun beste hainbat arrazoi nire maitasuna ikus dezazun.

Egunero egunero neke-neke eginda altxatzen naizenean, oso egun txar bat izango dudalakoan, gogo barik nator Solokoetxera, baina ikusten zaitudanean, nire bizitzako egunik onena izango dela pentsatzen dut, zure ondoan egon naizelako.

Sarritan zurekin egoten saiatzen eta zurekin hitz egiten saiatzen haiz, baina zure lagunekin egoten zara eta ez didazu kasurik egiten, eta momentu horretan kamioi batek zapalatuta bezala, oso gaizki sentitzen naiz; baina bat-batean begirada zuregana zuzendu eta nirekin hitz egitera zatozenean, indarberrituta sentitzen naiz, tristura guztiak ahaztuta.

Zurekin nagoenean tripan kilimak sentitzen ditut eta nire bihotzaren taupadaren abiadura aurreratu egiten da.

Gustuko zaitut barrutik eta kanpotik, eta baita zurekin egotea, hitz egitea, zure begiei begiratzea… Horregatik zurekin egotea espero dut eta inoiz ez banatzea.

Maite zaitut esan dizkizudan gauzengatik, eta beste gauza askorengatik. Beraz, espero dut gutun hau nire maitasuna adierazteko baliogarria izan dela eta gustuko duzula.

Badakit askoz gauza gehiago esan ahal ditudala, baina ez dut luzatu nahi eta esan ditudan gauza guztien laburpena hau da.

                                                                  MAITE ZAITUT




BIGARREN SARIA: Nerea Elizalde (2.A)


Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuena zara. Dena eman didazu: zure maitasuna, zure beroa, zure barrea, zure konfiantza…

Benetan nire bizitzan ezinbestekoa zara. Pilo bat ezagutzen zaitut eta zuk ni ere eta beti zaude nire ondoan, animatzen, laguntzen eta lasaitzen behar dudanean.

Beti saiatzen zara niri barrea eragiten eta nire aurpegian barre handi bat sortzen.

Oporretan gaudenean, primeran pasatzen dut zuri aguadilak egiten eta zurekin jolasten.

Beti kontatzen dizkidazu zure gauzak eta beti entzuten nauzu behar dudanean.

Ez dakizu zenbat maite zaitudan arrazoi askorengaitik: pertsona bikain zarelako, maitagarria zarelako, barregarria zarelako, esku zabala zarelako.

Baina batez ere, nire neba zarelako eta zarena zarelako.

Maite zaitu, Unai.




HIRUGARREN SARIA: Aitor Tejedor (2.D)

 
Egunero zure aurpegian pentsatzean, egunero txarto pasatzen zu ez ikusteagatik, egunero negarrez…

Ni hemen itsasoan beste arrantzaleekin eta zu etxean bakarrik baina itsasoa hain handia izan arren ezin gaituzte banatu. Gaur uretan sareak botatzen, lamia bat ikusi dut eta hain polita zen zure antza zeukala. Gaur bale batekin hitz eginez, esan diot zuregana eramateko baina zure eta nire bizitza kontatuz gero azkar lurperatu da tristuragatik. Hilabete bat itxaron beharko dut zuri ikusteko, zuri laztantzeko, zurekin hitz egiteko.

Hilabete bat barru esango dizudan lehena hau izango da: katu bat izan nahi nuke zurekin zazpi bizitza egoteko. Amets egiten dut egun zoragarri honekin.

Agur maitia.
Mila musu, Aitor.




1. AIPAMENA: Ekain Basterretxea (2.C)


Bere begi goxoek inguratzen naute eta bere ingurunean argi xehe eta lirain batek itsu bihurtzen nau. Begiratzen nauenean, nire barnean eztanda bat sumatzen dut eta espazioko airen egongo banintz bezala sentitzen naiz.

Bere izaera alai eta umoretsuak egun ilunak argitzen ditu, eta izar polarrak bezala, nire bizitzaren norabidea zehazten du.

Haren ile suabe eta zoragarrian murgildu egiten naiz eta ile bakoitzean milaka koloretako distirak ikusten ditut, guztiak edertasun bikain berdinarekin.

Horregatik berari, nire ametsetako neska paregabeari lerro xarmangarri hauek idazten dizkiot konprenitzen saiatzeko, zelan pertsona batek hainbeste zirrara sortzeko gai den.




2. AIPAMENA: Ibone Bilbao (2.B)



Eskerrik asko ematen dizkidazun momentu on eta txarrengatik. Orain dela gutxi ezagutzen zaitudan arren denbora nahikoa izan da erakusteko behar zaitudala, maite zaitudala, zaindu behar zaitudala, prest nagoela zugatik dena emateko eta zu bezalakorik zaila dela munduan aurkitzea. Zuk ematen didazun maitasuna, babesa, alaitasuna, poztasuna, zurekin egoteko gogoak… benetako lagun batek egingo zuela bakarrik, pertsona batek benetan zu maite eta laguntasuna eman nahi duena. Benetan eskerrak horregatik.

Eskerrak aurkitu zaitudalako, eskerrak zure laguna naizela, eskerrak gutun hau irakurriko duzula eta inoiz esan ez dizkizudan gauzak, gaur azkenean jakingo duzula.


No hay comentarios:

Publicar un comentario