MAITASUN
GUTUNEN LEHIAKETA 1.DBH
|
|
LEHENENGO SARIA: Leire Cabrera
(1.A)
Kaixo
familia:
Maitasun
gutun hau hitz laur egin beharrean bertsoz adieraztea erabaki dut, hona
hemen:
|
|
1)
Nire
familian bai
lau
pertsona gara
guk
egiten ditugu
pila bat
algara
batera
beti goaz
udan
hondartzara
lan egin
eta gero
goaz gu
festara.
|
2)
Nire
amak batzutan
bronka
dit botatzen
nire
onerako da
beti dut
pentsatzen
beragaz
egotean
nik dut
disfrutatzen
kanpoan
nagonean
dut
aintzakotzat hartzen.
|
3)
Aitarekin
barreak
dira egundoko
bere
txisteak beti
ditut
nik gogoko
berarekin
batera
egin
hainbat joko
nire
aita nik bai
dut oso
gogoko.
|
4)
Nire
ahizpa beti da
oso
paregabe
batzutan
egiten da
etxearen
jabe
gutxitan
nirekin da
pixkat
lotsagabe
baina ez
naiz ezer ez
nire
ahizpa gabe.
|
5)
Hau bai
izango dela
gustuko
eguna
oraintxe
amaia baita
maitasun
gutuna
ez dut
nahi izan ni ez
ezer ez
astuna
eskerrik
asko eta
agur bai
laguna.
|
|
BIGARREN SARIA: Ethan James
Larsen (1.B)
AITARENTZAKO GUTUNA
Kaixo Aita:
Ba dakit ezin dizudala gutun hau zuri
eman edo bidali edota esan. Baina ba dakit sentituko duzula esan nahi dudana.
Naiz eta ni txikia nintzenean joan zinen
mundu hobe batera, oroimen polit eta on asko dauzkat zutaz. Gogoratzen naiz
parkera eramaten ninduzunean eta biok jolasten genuenean bakero eta
indioetara eta pilotarekin jolasten genuenean futbolera edo beisbolera.
Gogoratzen naiz gure azkeneko kanpin bidaiaz eta ze ondo pasatu genuen
elkarrekin.
Nik faltan botatzen zaitut eta zu nire
heroia zarela jakitea nahi dut.
Maite zaitut.
Ethan
|
|
HIRUGARREN SARIA: Aitor Suarez
(1.B)
AMA
Kaixo Ama:
Eskerrik asko beti hor egoteagatik,
maitatzeagatik, nitaz ardura- tzeagatik, laguntzeagatik.
Jaio nintzen egunetik nirekin egon zara
eta ez nauzu inoiz bakarrik utzi, beti lagundu didazu momentu txaretan eta
onetan.
Eskerrak eman behar dizkizut ere bai
egunero lanera joateagatik ni mantentzeko, hezteko, elikatzeko…
Etxean batera gaudenean ematen didazun
maitasuna ere aipatu behar dut eta nigatik dituzun gauza guztiak ere bai. Oso
pozik nago tokatu zaidan Ama edukita eta horregatik pentsatu dut karta hau
zuri eskaintzea.
Eskerrik asko Ama.
Aitor
|
|
AIPAMENA: Izaro Astui
(1.A)
MAITEMINDUTA NAGO
Kalean
ikusi ta
maitemindu
nintzen
eta
gauero nago
zurekin
pentsatzen
ni
saiatzen naiz beti
zurekin
mintzatzen
baina
inoiz ez nauzu
zuk
ni begiratzen
Klasean
nago beti
zurekin
pentsatzen
ez
dut ezer egiten
ez
naiz konzentratzen
baina
zu inoiz ez zara
nirekin
fijatzen
eta
ni egunero
gehiau
maitemintzen.
|
2012/06/19
MAITASUN GUTUNAK 1.DBH
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario