| 
MAITASUN
  GUTUNEN LEHIAKETA 3.DBH | 
| 
LEHENENGO SARIA: Mikel Egiguren
  (3.C) 
BIHOTZA LAPURTU DIDAZU 
Nire
  bizitza, zu gabe beltza eta hutsa da, eta zu, nire faroa zara. Gau amaigabe
  batean argitzen didan faroa. Zu agertzen nire mundua, mundu grisa, ostadar
  batek argitzen du. 
Zu gabe
  bizitza ez da erraza, etengabeko ametz gaiztoa. 
Zu gabe
  eze egiteko ez naiz kapaza. 
Zu gabe
  bizitza ezberdina da. 
Zurekin
  bizitza hobeagoa da, zurekin koloreak biziagoak dira eta bizitza zentzua
  dauka berriz ere. Zuk ematen didazu, alegia, zeu zara nire bizitza, zeu zara
  ederrena, ez dago zu bezalako beste neska. 
Zu,
  loreen artean larrosa. 
Zu,
  erroi artean enara. 
Zu,
  ederren artean ederrena, zu maitea, bihotza lapurtu didazu. | 
| 
BIGARREN SARIA: Ane Barros (3.B) 
EZINEZKO GUTUNA 
Nola
  esan maite zaitudala, ikusten zaitudan bakoitzean, hitzak nahasten baditut
  eta zuretzat ez banaiz existitzen? 
Ez
  dakit, egia esan, ez dut espero erantzunik ezta zu hau jakiterik. Askotan
  begiratzen zaitut zuk jakin gabe, zure begietan eta irribarrean fijatzen
  naiz, eta nola ondo pasatzen duzun ia ezer egin gabe. Beti gustatu zait
  atsotitz hau: “Esperantza, galtzen den azkena da”. Baina kasu honetan ezin
  dut bete, esperantza ez dudalako. 
Gustatuko
  litzaidake hau lagun minei gutxienez hau esan ahal izatea baina ez naiz
  animatzen. Sentipenak kontatzea niretzat ez da gustukoa, nigan inork egin ez
  duelako, eta lasai ez dut espero. Zugan sentitzen dudana aldatzea espero dut,
  nahi eta ez nahi. 
Maite
  zaitut, maite ez nauzulako. 
Bihotz-bihotzez. 
Eider. | 
| 
HIRUGARREN SARIA: Markel Gallego
  (3.C) 
MAITASUN GUTUNA 
Kaixo,
  neska eder agurgarria: 
Zaila
  da niretzat hau esatea, baina asko maite zaitut. Zure izena entzuten
  dudanean, zuk ez izan arren, zutaz oroitzen naiz, eta argazki bat moduan nire
  bihotzean suaz markatua agertzen zara. 
Zure
  begiak berdeak dira, eta ikusten ditudan bakoitzean, itsasoa, hondartza eta
  eguzkia ikusten ditut, eta zure ilea urre kolorekoa, arto zelai bat
  gogoratzen dut. Kontrastea polita, hondartza, kostako lekua, eta
  barrualdekoa, arto zelaia. 
Zurekin
  nagoen bakoitzean, denbora, segundo bat balitz bezala igarotzen da, eta nire
  bizitza osoa ez zen nahikoa izango zurekin egoteko. Zurekin denbora asko
  pasatzen dut, baina zuk ez dakizu nire gustukoa zarela. Zu nitaz maitemintzea
  nire desio handiena da. Espero dut gutun hau zuri heltzea, baina ez naiz
  ausartzen nire izena jartzen. 
P.D.:
  Zure izena ezti zaporea du. 
Muxu
  bat. 
Anonimoa. | 
2012/06/19
MAITASUN GUTUNAK 3.DBH
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario