2012/02/29

KOMUNIKAZIOA, MANIPULAZIOA

KOMUNIKAZIOA, MANIPULAZIOA


SARRERA

Komunikabideek gaur egungo gizartea arautzen dute. Egiten dugun gehiena komunikabideetan ikasi dugulako da. Gainera, hedabideak ez dira neutralak eta gure pentsamendua erabat aldatu dezakete. Hori mezu ezkutuen edo agerien bidez lortzen dute.

Orain, artikulu honetan, komunikabideek islatzen duten arrazakeria, bortizkeria eta sexismoa edo matxismoa aztertuko ditugu.

ARRAZAKERIA KOMUNIKABIDEETAN

Telebistan, adibidez, beste arrazei buruzko estereotipoak zabaltzen dira, gehienetan negatiboak. Horren eredu, telebistan lapurreta, hilketa edo antzeko zerbait gertatzen denean eta egilea beste arraza edo beste herrialde batekoa denean, nazionalitatea beti esaten dute. Aldiz, herri garatuetakoa (batez ere Europakoa) bada, ez dute jatorria aipatzen.

Hedabideek irakasten dizkiguten aurreiritzien ondorioz, jendeak ezagutzen ez dituen herrialdeak eta arrazak mesprezatzen ditu. Ijitoak eta immigranteak dira gehien gutxiesten diren taldeak. Gure begietan, ijitoak beti dira edo artistak (kasu onean) edo delinkuenteak (kasu txarrean); eta immigranteei buruzko ia berri guztiak lapurreta edo segurtasun ezari lotuta daude.


Txikitatik aurreiritziak edukitzeko gaude hezita. Txikitan ikusten ditugun marrazki bizidun eta komiki gehienek mezu arrazistak zabaltzen dituzte. Guztiok irakurri dugu “Tintin Kongon”. Bertan, Kongoarrak tontoak dirudite; Tintinen laguntza behar dute edozer-tarako.

Berdin gertatzen da Disneyren hainbat klasikotan, adibidez, “Aladdin” pelikulan. Nahiz eta Arabian kokatutako istorioa izan, pertsonaia gehienak zuriak dira, filmeko gaizkilea izan ezik.

Ez da libratzen ezta “Dunbo” ere! Klasiko honetan agertzen diren bele maltzurrak pertsonaia baztertuak dira, eta jazz musika abesten dute. Ez da kasualitatea,  garai hartako beltzek jazz musika entzuten zutelako. 
Iragarki gehienetan agertzen diren pertsonak ez dira kolorekoak izaten, eta agertzen direnean, txantxak egiteko da.

MATXISMOA ETA SEXISMOA KOMUNIKABIDEETAN

Publizitatean, emakumeek eta gizo- nek rol ezberdinak izaten dituzte, arrazoi kultural edo erlijiosoengatik.

Emakumeak beti etxean agertzen dira, familia zaintzen edo etxea garbitzen. Haiei zuzendutako publizitatea, beraz, detergenteen edo umeentzako elika- gaiak dira gehienbat.

Gizonezkoentzakoak, ordea, kotxeen edo antzerakoak dira.

Horretaz aparte, publizitatean agertzen direnak modeloak dira, beti oso ederrak, gazteak, lirainak…dira; horregatik guztiok saiatzen gara haien antzekoak  izaten,
 prototipo perfektuak direlako.

Horren adibide dira kotxeen iragarkietan agertzen diren neska erdi-biluziak. Iragarki horiek gizonez- koentzat daude eginda, suposatzen delako beraiek bakarrik direla gidatzen dutenak. Gainera, adibide honetan ikusten denez, sexua da beti produktuak erosteagatik jasotzen duzun saria; sexua erabiltzen da amu gisa.

Batzuetan, salbuespenak daudela dirudi; baina ez da horrela. Emakumeak etxetik kanpo lanean agertzen diren iragarkiak badaude, baina emakumearen papera panpinarena izaten jarraitzen du: Pantene ProV-ren iragarki batean neska bat bulego batean agertzen zen, baina xanpu bat iragartzeko.

Umeen artean ere ezartzen dituzte ezberdintasunak. Olentzeroa sexista ote? Zeren jostailuen iragarkiak ezber- dinak dira nesken eta mutilentzako. Pistolen eta akzio-jostailuen iragar- kietan agertzen direnak mutilak dira. Kolore beltza edo urdina da gehien agertzen dena, eta bortitzak dira askotan.



Panpinen iragarkietan, ordea, kolore arrosa da nagusi eta neskei zuzenduta daude. Panpinen bitartez, rolak ematen dira, neskei ama zintzoak izan behar direla adieraziz; eta mutilei, indartsuak izan behar direla esaten zaie.

BORTIZKERIA KOMUNIKABIDEETAN

Gaur egun, bortizkeria barra-barra agertzen da hedabideetan. Hainbeste agertzen da, normala ere iruditzen zaigula. Egunero-egunero ikusten ditugu bortizkeriaz jositako berriak. Bakarrik gauza txarrak gertatzen direla dirudi: telebistan agertzen diren berrietatik, %80a berri txarrak dira; ez dira ia inoiz ikusten bakearekin zerikusia duten berririk.

Pelikula arrakastatsuenetarikoak odoltsuak dira; bideojoko salduenak pertsonak edo bestelakoak hiltzean datzanak dira; marrazki bizidunetan ere bortizkeria da nagusi.



Mundu guztiak daki nor den Rambo, baina, galdera bat: nork irabazi zuen duela bi urte bakearen Nobel saria?

Fisikoak ez diren biolentzia moduak ere badaude. Modu hauek hizkun- tzaren edo komunikazioaren bidez zabaltzen dira. Horren bidez, pertsonek bortizkeria ondo ikusten dute, edo bortitzak izaten hasten dira, edo… Hainbat esaerak bortizkeria justifikatzen dute (ojo por ojo, diente por diente eta antzerakoak).

Nahiz eta arazoei erantzuteko modu baketsuak ugariagoak izan (kultura guztiek dituzte errekurtso horiek), komunikabideetan bortitzak agertzen dira, eta horri gehiegizko errepresentazioa esaten zaio.

Bortizkeria ikustea gustatzen zaigu era seguruan esperientzia arriskutsuetan egon ahal garela sentitzen dugulako; horri esker da reality show-en eta antzeko gauzen arrakastaren arrazoia.

Gainera, hainbat ikerketek erakutsi dute reality show-ak ikusten dituzten pertsonak maltzurragoak egiten direla; gehiago kritikatzen dutela, reality show-etan egiten dena sinesten dutelako, nahiz eta hori joko bat izan.


Jakina da bideojoko bortitzetara jokatzen direnak ere bortitzagoak bihurtzen direla.

ONDORIOAK

Komunikabideetan ikusten duguna egiten dugu, nahi gabe gure pentsamenduak aldatzera eramaten gaituelako. Azkenean, guztiok jarraitzen dugu eredu bera. Kontuz ibili behar da telebistan edo egunkarian irakurtzen edo ikusten denarekin, hedabideak ez baitira neutroak; bakoitzak ideologia bat jarraitzen du.

Baina jarraitzen dugun eredua ez da bakarrik ideologikoa. Gizartea eredu horren inguruan dago beti, fisikoki hitz eginda. Neska guztiak lirainak eta ederrak izan behar direla erakusten du telebistak; mutilak gogorrak eta indartsuak.

Eredu horretatik ateratzen dena arraroa ikusten dugu; eta ez hori bakarrik, txarto iruditzen zaigu.

PROPOSAMENAK

-          Kritikoak izatea bultzaraztea.
-          Norberak pentsatzen duena defendatzea.
-          Informazio-iturri desberdinak bilatzea.
-          Kodigo etiko bat egotea komunikabideen aldetik.
-          Komunikabidea objektiboak izatea, ikuspunturik ez ematea.
-          Eta azken hau betetzen ez bada, telebista gutxiago ikustea.
                                                          
                                                                      ANE LOPEZ DE AGILETA (4ºA)




No hay comentarios:

Publicar un comentario