2012/02/11

BIDAIAK: GOZATUZ IKASI

BIDAIAK: GOZATUZ IKASI
Marije 1º zikloko Natura eta Matematika irakaslea da gure ikastetxean. Jakin badakigu  bidaiari amorratua dela. Horregatik  bere bidaien berri emateko berarekin elkartu gara.

-    Zein da egin dituzun bidaietatik zuri interesgarriena iruditu zaizuna? Eta politena?
 Interesgarriak asko dira. Vietnam gustatu zitzaidan, polita izan zen. Paisaia, kultura, pertsonak, benetan zoragarria.

-     Zein lekutara joan zara?
Askotara, hauek batzuk dira: Eskandinavia, Italia, Grezia, Eskozia,  Danimarka, Holanda, Errusiako zati bat,
Portugal, Vietnam, Japonia, Txina, Pakistan, Mongolia eta Iran, Maroko, Egipto, Etiopia, Kenya, Tanzania, Namibia, Mexikoko hegoaldea, Guatemala, El Salvador, Nikaragua, Costa Rica, Peru, Chile, Argentina, Bolibiako zati bat eta Groenlandia.

-     Bakarrik joaten zara? Edo norbaitekin?
Hainbatetan bidaia antolatuak direnez bakarrik joaten naiz, baina batzuetan lagunekin antolatzen ditut.

-     Zein da gehien gustatu zaizun bisitatu duzun estatua eta lekua? Zergatik?
Niretzat Egiptok izugarrizko inpresioa eragin zidan, beste neurri bat hartzen baitu herriak. Naturari dagokiona Kenya, Ritf Valley eta Groenlandiako glaziarrak harrigarriak izan ziren.
-     Eta gutxien? Zergatik?
Zaila da, baina Uzbekistanera egindako bidaia ez da izan bereziki bidai deigarria.

-     Nonbaiten entzun dugu Groenlandia, Japonia, Mongolia edota Uyunin egon zarela? Kontaiguzu leku bakoitzetik guretzat ezezagun izan daitekeen zerbait?
Groenlandian glaziarrak daude eta hemen ez dira arruntak. Japonian kultura oso ezberdina dute.
Mongolian lautada erraldoiak daude, belardi oso handiak. Uyunin badago gatzezko basamortua, distiratsua…oso berezia da.

-     Noiztik daukazu gustuko bidaiatzea?
Aspalditik dut gustuko, baina lanarengatik dirua irabazten nuenetik gehien bat.

-     Badaukazu, bisitatu ez dituzunen artean, lekuren bat pentsatuta noizbait bisitatzeko? Zein? Zergatik?
Noski, Zeelanda Berria, Madagaskar eta gehiago, paisaia, kultura eta hainbat gauza berri ikasteko.

-     Badakigu zure jakituriaren iturri nagusietako bat bidaiak direla. Asko ikasi duzu bidaiatzen? Adibidez?
Bai, bidaiak egiterakoan asko ikasten duzu, leku horretako kultura, istorioak, modu atseginez ikasteko aukera ematen dizu bidaiatzeak.

-     Zein gauza,  ezagutu dituzunen artean, ez  zenekien existitzen zirenik ere?
Pakistanera joan nintzenean ez nuen buruan hain paisaia zoragarririk eta jende atseginik ikusiko nuenik.      

-     Konkretuki  norbaitekin gustatuko litzaizuke bidai bat egitea? Nora? Zergatik?
Ez, ez dago inor konkreturik. Soilik bidaiatzea gustuko duen norbaitekin.
-     Zein motatako garraioak erabiltzen dituzu bidaietan? Zergatik?
Egia esan denetarik, hegazkina, trena, itsasontzia eta abar. Tokian tokiko garraioak, laburtuz.

-    Asko kutsatzen duten ala ez begi-ratzen duzu?
Ez dut begiratzen, leku bakoitzean erabiltzen dena erabiltzen dut.
Distantziagatik hegazkina erabili behar ditut, baina ez dut hori pentsatzen bidai bat antolatzean, bestela ez nintzateke etxetik aterako.

-     Leku bat bisitatu baino lehen hango kulturaz, ohituraz, etab. Informatzen zara edo puntu abenturazalea daukazu?
Normalean saiatu egiten naiz informazioa jasotzen, eta bueltatzean, informazio gehiago ere bilatzen dut, buruan bidaia errepikatzea bezala delako.

-     Hurrengo bidaia prestatzen hasi zara? Nora? Zer ikusteko?
 Momentuz ez dut buruan lekurik bisitatzeko. “Sobre la marcha”, leku  asko daudenez…

                                                                         AMAIA BOSQUE eta AINARA PEREZ (2ºB)








No hay comentarios:

Publicar un comentario