ENKARTERRIN ZEHAR
Otsailaren 17an 2.mailako ikasleak irteera
bat egitera joan ginen. Irteera hori Pobaleko Burdinolara eta Enkarterrietako
Museora izan zen. Bi taldeetan banatu ginen: A eta B klasea eta C eta D
klasea. Lehenengo bi klaseak hasieran Enkarterrietako museoa ikustera joan
ginen, eta beste bi klaseak Pobaleko burdinolara. Irteera goizeko 9.00etatik
eguerdiko 14:00etara izan zen.
|
|
Enkarterrietako museoan, bakoitza bere
klasearekin joan zen. Han biltzar etxe horretan, Abellanedan, Enkarterrietako
haran eta kontzejuetako ordezkariak, eskualdeari zegokion gaiei buruz
eztabaidatzeko batzen zirela azaldu ziguten, horrekin batera, beste hainbat
gauza. Hori azaltzeko, hainbat geletatik igaro ginen. Horietan maketa ugari
zeuden eta horien bidez azaltzen ziguten historia.
|
|
|
Pobaleko
burdinolan ere banatu gintuzten taldeetan. Bertan, errota nola funtzionatzen
zuen, errementariak nola egiten zuen lan eta beste hainbat gauza azaldu
zizkiguten. Urik ez zegoenez, ezin izan ziren errotak martxan jarri, baina
bertako errementariak burdina nola erabili erakutsi zigun.
|
Guri gehien
gustatu zitzaiguna Pobaleko burdinola izan zen, Enkarterrietako museoan pixka
bat aspertu ginelako. Gainera, Pobaleko burdinolan banbuzko basoa asko
gustatu zitzaigun eta errementariak egin zigun erakustaldia oso interesgarria
ere izan zen.
Egin genuen irteera oso ondo egon zen eta
egun polita atera zitzaigun.
|
|
|
|
Maialen Anakabe eta Izaro
Sanchez (2.B)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario