EUSKARAREN EGUNA ETA FILM LABURRAK
Euskararen egunean euskaraz egindako film laburren emanaldia antolatu genuen. Jaialdiari hasiera emateko eskola orduz kanpoko dantza modernoko talde biak film ezaguneko musikaz dantzalditxoa eskaini ziguten.
Gure herrian badugu film laburren alorrean harrobi eder, bikain eta oparoa. Aspaldian gure artean izan baditugu ere, askorentzat ezezagunak dira.
| ||||
Zinemagile, kamera, produktore, aktore eta mundu honetako askoren lehen urratsak alor honetan eman zituzten. Zenbait izen aipatuko ditugu: Tinieblas Gonzalez, Ramón Barea, Isabel Herguera, Asier Altuna, Telmo Esnal, Koldo Almandoz, Maru Solores, Haritz Zubillaga edo Imanol Rayo…izen batzuk aipatzearren.
Baliteke ezagun egitea azken urte honetan kaleratu diren zenbait film luze: “Urte berri on amona” film beltza; “Bertsolari” dokumentala edo Atxagaren “Bi anai” liburuan oinarritutako filma. Film hauen egileak laburmetraien munduan eman zituzten zinema munduko lehen urratsak. Honen adibide gisa: “Amona putz” (Telmo Esnal eta Asier Altunarena).
| ||||
Haiek gogoan, baina etorkizunari begira, gure herrian egiten diren hamaika rally eta film jaialdiak gainetik aipatu eta ezagutu ditugunen artean interesgarrienak ekarri genituen. Bilbon azaroan antolatutako ZINEBI 53ko azken berriak, Topagune elkarteak antolatutako kameratoiako zenbait irabazleen lanak; Oñatiko film labur lehiaketa; kimuak taldeak antolatutako film laburren katalogoa; Huezinema, fikziozko film laburrek eta dokumentalak; Errenteria, Lekeitio, Iruneko jaialdia eta Mutrikuko Motz-motzian dira aipatu genituen batzuek.
| ||||
Euskararen egunean umorea, misterioa, fantasia eta batez ere sormena, ekarri genuen ikastetxera. Lanak gazteak eginak ziren, azken hiru urteetan. Ikusitako filmen artean gure ikasleek gustukoena bozkatu zuten.
Hauek izan ziren bideo bozkatuenak:
| ||||
Euskararen egun honi bukaera emateko aurretik abian jarritako irrati logoaren lehiaketaren sari banaketarekin bukatu genuen. Bigarren zikloko bertso ikasleek bertsoak bota eta ondoren lehiaketako saridunak izendatu zituzten. Irabazle bikoitza izan zuen lehiaketak: Irati Cabrera eta Olatz Lopez, biak hirugarren mailako ikasleak.
| ||||
Zinea gogoko baduzue hementxe dituzue ziklo bakoitzean emandako film laburren zerrenda. Nahi izanez gero, http://www.argia.com/ dituzue guztiak ikusgai.
| ||||
MARIBEL
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario