2012/04/01

BODAS DE SANGRE ANTZEZLANA


BODAS DE SANGRE
 

Egilea: Federico Garcia Lorca.

Antolatzailea: Eina d’Escola.

Lekua: Deustuko Salesianos.

Eguna: 2011/11/28.

Federico Garcia Lorcak, 1931ean, bertsoz eta prosaz idatzitako tragedia da. Bi urte beranduago antzeztu zen lehendabizi. Hortik aurrera askotan antzerkira edota zinemara eraman da.

Egilea gertakizun errealetan oinarritu zela ematen du, konkretuki 1928an Nijarren, Almerian, gertatutako historia batean.

Lan honetan egilearen jaioterrian, Andaluzian, oraindik bizirik dauden ohiturak jasotzen dira. Hori bai, objektu sinbolikoen bidez tragedia iragartzen da, behin eta berriz labana aipatzen da nolabait heriotzaz abisatzeko.

Antzezlanean zaharra eta modernoa, heriotza eta bizitza aztertzen dira. Behin eta berriz mitoak, legendak eta paisaiak agertzen dira eta hortik datoz zeloak, pertsekuzioak… eta heriotza. Andaluzian kokatzen da baina edozein leku izan liteke.

Gaia egingo den ezkontza baten inguruan biraka dago. Nobioen familiak aspaldiko etsaiak dira. Gainera, neskak aspaldian beste nobio bat eduki zuen eta hori ezkontza egunean agertuko da neska berarekin eramateko. Neskak ezkondu ondoren aurreko-arekin, Leonardorekin, ihes egiten du. Nobioa bikotearen atzetik doa eta, azkenean, topatu ondoren borroka hasiko da eta bi gizonak hilko dira. Hori gertatu ondoren, neska bere mutilaren amarengana doa, horrek bera hiltzeko baina amaginarrebak ez dauka indarrik, ezta ukitzeko ere, zeren eta azken semea galdu egin duen borrokan.

PERTSONAIAK:

Ama: lurrarekiko fideltasuna ordezkatzen du. Lurrarekin, familiarekin eta odolarekin identifikatzen da. Indartsua eta konstantea da, batez ere momentu txarretan.

Semea: apenas ezagutzen du zerbait bere nobiaren sekretuaz. Pertsona ona da eta harro dago bere lurraz eta bere lanaz.

Neska-laguna: ez ditu gauzak bi aldiz pentsatzen, ezta berak besteengana egindakoaren ondorioaz jabetu ere eta horregatik tragedia suertatuko da.

Nobiaren aita: gizon lasaia eta nobioaren lurretan interesatuta. 

Leonardo: indartsua, pasioz beteta. Bere amodioaren gurasoek errefusatu zuten eta horregatik horren lehengusina batekin ezkondu zen, seme bat edukiz. Lotsatu barik ihes egingo du nobiarekin. Obran izen propio daukan pertsonai bakarra.

IRITZIA: oso antzezlan interesgarria izan zen baina Salesianos kolegioaren ikasle batzuk asko molestatu zutenez, behin baino gehiagotan moztu behar zen errepresen tazioa. Dena dela, asko disfrutatu genuen aktoreen lanarekin.

Soloko





No hay comentarios:

Publicar un comentario