2012/04/21

ARESKETAMENDI


ARESKETAMENDI
 



Arezketamendin airea, eguzkia, lurra eta ura energia bihurtu daiteke. Lau energia-iturri horiek hobeto ezagutzeko eta iraunkortasunarekiko konpromisoaren ildoan, orain dela bi urte Amurrioko Udalak Energia Berriztagarrien Parke Tematikoa inauguratu zuen Arezketamendi muinoan, herri-gunearen iparraldean. Funtsean, instalazio hori aire zabaleko erakusketa-eremu bat da, eta hainbat objektu ditu, gehienak interaktiboak, energia-iturri berriztagarrien etorkizuneko nahiz iraganeko erabilerak erakusteko.

Parkea inguru paregabe batean kokatuta dago, eta interes handiko natur guneak ikusten dira bertatik, hala nola Gorbeia eta Salvada / Garobel mendilerroa. Horregatik, goian aipatutako lau eremu tematikoak biltzeaz gain, parkeak keinu bat egiten die espezie eta ekosistemen bioaniztasunaren kontserbazioari.

 Erakusketak bisitari guztiei zuzenduta dago, baina Parkeak eskola-umeentzako jarduera espezifikoak eta programa didaktiko eskaintzen ditu.

Etorkizuneko belaunaldiek energia berriztagarriak ezagutzea, gure bizitzako hainbat arloan nola erabiltzen diren jakitea, etab baliabide berriztaezinen ustiapenak sortzen dituen arazoen berri izatea da ekintzen helburua

NIRE AUKERA:

Nik aukeratu dut uraren energia-iturriak. Olatuek biltegia konprimitzen dute, aire hori abiadura handiz tutu batetik ateratzen da eta tutua bira mugiarazten du eta olatuen energia zinetikoa elektriko bihurtzen du. Olatuek ez du kutsatzen, berriztagarria da eta iraunkorra izan ahal da.



Goiko marrazkian ikuzten dugunez bola bat dago , bola hau berrehun kilo gutxi gora behera pisatzen du, pertsonek ezin dugu mugitu baina ura ipintzen badugu bola mugitu ahal da, baina saiatzen bagara hartzen ezin izango dugu asko pisatzen duelako.

Itziar Alonso (2ºC)

No hay comentarios:

Publicar un comentario