PATXI GALLEGO
| 
Urtero
  ospatzen dugun “Euskararen Astea”-ren  barruan burutu diren ekitaldien artean
  komikigintzari dedikatutako tarte bat antolatu dugu eta horretarako Patxi
  Gallego komikilaria ekarri genuen Solokoetxera. 
Interneten
  ikusi ahal izan dugu, Patxi Errenterian jaio eta 39 urte bete berri dituen
  gipuzkoar “gaztea” dela. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta harrezkero
  aldizkarietarako komiki tirak irudikatu ditu, eta hainbat liburuetako
  ilustrazioak ere egin ditu. Baina komikigile gisa egin duen lan potoloena
  “POLOLOAK” trilogia izan da:  
-       
  Pololoak 1. Poxpolinen lurriña (Elkar,
  2004).  
-       
  Pololoak 2. Poxpolinaren bahiketa. (Elkar,
  2006). 
-       
  Pololoak 3. Atxeritoko balada. (Elkar,
  2009). 
Euskaraz
  idatziriko umorezko komiki oso barregarriak dira, gure ustez.  
Euskararen
  Asteko ekitaldi horretan Patxik “POLOLOAK” zer diren erakutsi zigun; liburuok
  egiterakoan erabilitako trukuak eta egindako tranpak ere kontatu zizkigun. Gustuko
  saioa. Bera entzutean eta marrazten ikustean dena oso erraza dela ematen duen
  arren, urteetako lana dago liburuotan, Euskal literaturan tokia eman diona. | |
| 
Baina
  guretzat Patxi Gallego ez da hori bakarrik. Patxi Solokoetxeko plastika
  arloko irakaslea izan zen. Lankide ona eta lagun hobea. Umoretsua. Irakasleon
  urtebetetze egunetan irakasle gelako arbelean karikaturak egiten zizkigun.
  Oraindik ere Gabonetan ateratzen dugun Olentzero burua berak egina da, eta
  Solokoetxe Ikastetxeko zigiluan agertzen den eraikuntzaren irudia ere berak
  egin zuen. Ikusten duzuenez joan zen baina arrastoa utzi zuen.  Lerro hauetatik besarkada estu-estu bat bidali nahi diogu lehen eta orain ere dakiena erakutsi eta laguntzeko prest aurkitu dugun lankide ohiari. Eskerrik asko Patxi! | |
| BELEN AURREKOETXEA | |

 
No hay comentarios:
Publicar un comentario