INSTITUTUA MUSIKAZ BLAI
Institutuan, kurtsoan zehar, akti- bitate
asko egiten dira eta askotan musika tartean dago. Gainera, ekitaldi horietan
gure ikasle batzuk instrumentu desberdinak jotzen ikus ditzakegu baina,
agian, inoiz ez diogu galdetu geure buruari zenbat ordu eta esfortzu dagoen
horren atzetik. Mundu horretan sakontzeko eta apur bat gehiago jakiteko
4ºDBHko ikasle batzuengana (Iker, Garazi, Izar, Aitor, Miriam, Guillermo eta
Ane) jo dugu eta hona hemen beren erantzunak.
|
|
Zer da musika
zuentzat?
Iker: zure
denbora librean erlaxatzea, entretenitzea eta ondo pasatzea musika entzuten
eta jotzen.
Izar:
dibertitzeko modu bat da.
Guillermo: nire
sentimenduak adierazteko modua, nire aldartearen arabera.
Garazi:
dibertitzeko eta deskonektatzeko era bat, jende berria ezagutzen duzun
bitartean.
Miriam: ondo
pasatzeko eta jende berria ezagutzeko forma bat.
Aitor: bizitza.
Ane: beste
eskola bat da.
Zergatik
ikasten ari zarete musika modu serioan?
Iker: beti ikasi
nahi izan dut asko gustatzen zaidalako.
Izar: gustatzen
zaidalako.
Guillermo: niretzat,
ez nago modu serioan ikasten.
Garazi: musika
gustuko dudalako. Baina ez dut modu serio-serioan hartzen, gustatu bitartean
baino ez dut egingo.
Miriam: hasieran ez
nuen ikasten forma serioan, baina kontserbatorioan hastean ordu gehiago egon
behar nintzen. Baina ez dut musikarekin lan egin nahi.
Aitor: musikan
espezializatzeko eta kultura musikala edukitzeko.
Ane: gustatzen
zaidalako.
Zer moduz
moldatzen solfeoarekin?
Iker: txarto hasi
nintzen baina orain nahiko ondo daramat.
Izar: ondo
ulertzen dut.
Guillermo: ez dakit
solfeo askorik.
Garazi: ahal
bezala, pasa den urtean baino hobeto baina ez pentsa bezin ondo.
Miriam: aurten ez
dut solfeorik egiten. Hirugarren mailan armonia ikasten da. Hala ere, solfeoa
ez zait inoiz gustatu.
Aitor: bueno… ondo
baina azkenean zaila egiten da.
Ane: nahiko
ondo.
Zein
instrumentu musikala jotzen du zuetariko bakoitza?
Iker: gitarra
elektrikoa.
Izar: nik biolina
jotzen dut.
Guillermo: bateria.
Garazi: nik
tronpeta jotzen dut.
Miriam: pianoa.
Aitor: gitarra eta
teklatua edo pianoa.
Ane: klarinetea
eta pianoa.
|
|
|
Zergatik
aukeratu duzue?
Iker: kuriositatea
nuelako, nola jotzen den jakiteko eta baita oso gustuko dudalako ere.
Izar: lehen aldiz
entzun nuenean gustatu zitzaidan. Klasikoa zein beste musika mota jo ahal den
instrumentu delako.
Guillermo: txikitan ez
nekien zer instrumentu aukeratu, nire gura- soek gitarra, biolina eta
|
horrelakoak erakutsi zizkidaten baina ez nituen gustuko.
Azkenean, 16 urterekin bateria jotzen hasi nintzen.
Garazi: nire osaba
jotzen entzun eta bere instrumentu berdina jo nahi izan nuelako.
Miriam: zortzi
urterekin galdetu zidaten eta ezagutzen nuen instrumentu bakarra zelako.
Aitor: bere soinua
eta transmititzen duen indarra gustatzen zaidalako.
Ane: txikitan
klarinetea zelako lehen ezagutu nuen instrumentua, eta pianoa jotzen dut
behartzen nautelako.
Zenbat urte
daramazue musika ikasten? Astuna egiten zaizue?
Iker: hiru urte
eta momentuz ondo eramaten dut.
Izar: hau 8ºurtea
da. Batzuetan, esfortzu handia egin behar dut, baina pena merezi du.
Guillermo: ezer ez.
Garazi: 7 urte
daramatzat. Momentu batzuetan bai, etxean ikastean esate- rako, beste batzuetan
ez.
Miriam: hau nire
zortzigarren urtea da. Nahiko astuna egiten zait, gehien bat etxean ikastea
eta gustatzen ez zaizkidan ikasgaiak.
Aitor: 13 urte.
Ane: Lehen
Hezkuntzako 2.mailan nengoenetik. Ez, gustatzen zait.
Zenbat ordu
ikasten duzue astero? Eta praktikatzen?
Iker: astero ordu
bat gitarra eta ordu eta erdi solfeo. Egunero ordu bat praktikatzen dut gutxi
gorabehera.
Izar: daukadan
denboraren arabera. Ikasten oso gutxi eta praktikatzen 3 ordu gutxi
gorabehera.
Guillermo: ikasten
ezer ez, praktikatzen 6 ordu.
Garazi: hasiera
batean ordu bat egunero, errealitatean pixka bat gutxiago. Kontserbatorioan 5
ordu eta erdi.
Aitor: astero 6
ordu eta praktikatzen egunero denbora daukadanean.
Ane: 5 ordu.
Ahal dudanean praktikatzen dut.
Egia al da
batzuk diotenez musika klasikoa aspergarria den?
Iker: nire ustez
bai, baina uste baino zailagoa eta konplexuagoa da.
Izar: hori
bakoitzaren gustukoaren arabera da. Gaur egun gazteoi martxadun musika
gehiago gustatzen zaigu klasikoa baino.
Guillermo: bai, baina
lasaigarria ere bada.
Garazi: segun zein
obra eta zein instrumentu.
Miriam: nire ustez
obraren arabera, baina niretzat gehienak aspergarriak dira.
Aitor: ez da
aspergarria, transmititzen duen mezua ulertu behar da.
Ane: niretzat
jotzea ez da aspergarria, entzutea batzuetan bai.
Pentsatu al
duzue zerbait egitea profesionalki musika munduan ala zaletasuna da?
|
|
|
Iker: asko
gustatuko litzaidake musi- ka irakastea eta talde on batean jotzea.
Izar: noizbait
pentsatu dut, baina oraingoz ez dut uste. Hori bai, urteak pasata ideiaz
aldatu ahal dut.
Guillermo: bai,
hasieran bar batean hasiko gara, gero maketa egingo dugu gure abestiekin eta
gero gustukoak bagara aurrera jarraituko dugu.
|
Garazi: musika
hobby bat baino ez daukat.
Miriam: zaletasuna
da gehiago.
Aitor: bai, baina oso zaila da.
Ane: bai,
goi-mailako gradua atera nahi dut.
Pentsatu al
duzue zerbait egitea elkarrekin?
Iker: ez.
Izar: noizbait
zerbait prestatu dugu elkar batzuk.
Guillermo: ez.
Garazi: hasiera
batean ez.
Miriam: ez.
Aitor: bai, talde
bat daukat.
Ane: ez.
Baduzue musika
talderen bat? Zein estilokoa? Zein da bere izena?
|
|
Iker: momentuz
ez, baina banago zerbait planteatzen lagun batzuekin, baxua eta ahotsa falta
zaigu oraindik.
Izar: ez.
Guillermo: bai,
denetarik Insekurity.
Garazi: ez, ez
daukat.
Miriam: ez.
Aitor: bai, “The
Rise”, punk rock edo alternative estilokoa.
Ane: ez.
|
|
Zein da
gehien gustatzen zaizuen musika estiloa? Zergatik?
Iker: mota
askotako musika entzuten dut, baina ez denak.
Izar: gehien
gustatzen zaidana pop-rock da. Ondo pasatzen dudalako musika horrekin.
Guillermo: pop rock,
erdian dagoelako; ez oso suabea jazz bezala, ez oso heavya.
Garazi: ska eta
rocka ditut gustukoen, tronpeta baitaukate.
Miriam: denetarik
entzuten dut, baina gehien bat elektronikoa.
Aitor: punk rock
erritmikoa eta transmititzen dituen momentuak edo ideologia gustuko dut.
Ane: denetarik,
rapa izan ezik.
Zeintzuk
dira zuen gustuko musika taldeak?
Iker: Linkin
Park, askoren artean.
Izar: talde asko
ditut gustuko, adibidez Ken Zazpi, Beyonce, Pitbull… mota askotako taldeak.
Guillermo: Offspring,
Simple Plan, Guns N’Roses…
Garazi: Zer Esatek,
Vendeta, Melendi, Maldita Nerea…
Miriam: Owl City.
Aitor: The
Offspring, Bad Religion, RHCP.
Ane: ez dut
talde konkretu bat gustuko.
Nola ikusten
duzue Euskal Herrian egiten den musika gaur egun?
Iker: ez naiz Euskal
Herriko musikara oso afizionatuta baina badago zerbait gustuko dudana.
Izar: asko ditut
gustuko.
Guillermo: nahiko ondo
baina hobeto dezakegu.
Garazi: talde
batzuk gustuko ditut, beste batzuk geldoegiak egiten zaizkit.
Miriam: ez dut
hemengo musika askorik entzuten, orduan ezin dut nire iritzi sakonik esan.
Aitor: orain oso
ondo doa, nire ustez talde berri eta atseginak daude, adibidez Ze Esatek.
Ane: ez ditut
talde asko ezagutzen, baina gehienetan gustatzen zait.
Bukatzeko,
gomendatuko zenukete musika ikastea? Zergatik?
Iker: bai,
entretenigarria eta dibertigarria delako.
Izar: bai,
komunikatzeko eta ondo pasatzeko beste modu bat delako.
Guillermo: bai,
guztiaz deskonektatzeko eta zuk zure barnean duzun erritmoa kanpoan irteten
uzteko.
Garazi: pertsonen
arabera. Ez da gauza erraza, denbora asko eta pazientzia beharrezkoa da.
Miriam: bai, baina
era profesionalean ez, ez bazaizu gehiegi gustatzen. Baina behintzat behingoz
frogatzea bai gomendatuko nuke.
Aitor: bai, musika
da dena eta hori ikastea eta gehiago jakitea eta kontzertuak ematea
komenigarria da bizitzarako komenigarria da bizitzarako.
Ane: bakarrik
gustatzen zaionari gomendatuko nioke.
Mila esker guztiei zuen
ekarpenengatik, orain askoz erakargarriagoa ikusten dut musika ikastearena eta
horrela espero dut ikusiko duten irakurleek.
ANTONIO
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario