2012/04/28

NESKAK ERE FUTBOLARIAK


NESKAK ERE FUTBOLARIAK


Askotan entzuten dugu futbola gizonez- koen kirola dela eta egia da, gure institutuaren patioan ere mutilek ia bakarrik praktikatzen dutela. Baina, gero eta neska gehiago ikus daiteke futbol munduan ikusle eta, batez ere, futbolari moduan eta hor dauzkagu Athletic, Erreala edota Lagunak taldeen neskak 1ºmailako ligan. Gure institutuan ere neska batzuk praktikatzen dute eta horietako batzuengana jo dugu bere iritziak jasotzeko.
 
Zein futbol taldean jokatzen duzue?
Miriam: Stilo Berrio B.
Alazne: V.D La Merced taldean.
Garazi: Stilo Berrio Ban.

Ze posiziotan?
Miriam: Pibote.
Alazne: Aurrelari postuan.
Garazi: Hegalari edo ezkerreko bandan.

Zenbat urte daramatzazue futbolean jokatzen?
Miriam: Hau nire bigarren urtea da.
Alazne: Zazpi urte.
Garazi: Hau ere nire bigarren urtea da.

Futbol taldetik kanpo, taldeko norbaitekin erlazionatzen zarete?
Miriam: Bai.
Alazne: Bai, askorekin. Jaietan eta horrelako momentuetan ikusten ditut.
Garazi: Bai, gehienekin.

Zenbat ordu entrenatzen dituzue astero? Gehiago entrenatzea gustatuko litzaizueke? Ala gutxiago?
Miriam: Guztira lau ordu entrenatzen dugu eta horrekin nahikoa.
Alazne: Hiru ordu, ondo dago entrenatzen dudan denbora.
Garazi: 4 ordu jolasten dut, nahikoa iruditzen zait, ez gehiegi, ez gutxiegi.

Zuen ustez, nesken futbola eta mutilen futbola ezberdina da? Neskek zailtasun gehiago dituzte futbolean jokatzeko?
Miriam: Bai, behintzat taldeak aurkitzeko bai eta zelaiak edukitzeko jokatzeko mutilek preferentzia daukate.
Alazne: Ez litzateke izan beharko, baina bada. Bai, baina ez nire adinean, nagusiagoak izatean.
Garazi: Kalitate aldetik antzekoa da, nahiz eta ugaritan mutilei eman ordutegirik hoberena eta baita polideportiboan entrenatzeko oportunitatea ere.

Zenbat gol sartu dituzue partidu ofizialetan? (Jokatzen hasi zinetik)
Miriam: 7 gol guztira.
Alazne: Hamaika-hamabi.
Garazi: 8-9 inguru sartu ditut.

Inoiz txartelik atera dizkizuete? Zergatik? Zenbat?
Miriam: Bai, bakarra eskuarekin emateagatik.
Garazi: Bai, behin eskuarekin emateagatik.
Alazne: Bai, normalean arbitroarekin eztabaidatzeagatik. Aurtengo partidu ofizialetan bi, aurretik…asko.

Ze futbol motara jokatzen duzue (futbol sala, futbol 7..)
Miriam: Futbol sala.
Alazne: Futbol 11.
Garazi: Futbol sala.

Beste kirol mota ezberdin batera jokatzea gustatuko litzaizueke?
Miriam: Ez, baina behin praktikatzea gustatuko litzaidake edozein kirol.
Alazne: Bai.
Garazi:  Ez, urarekin lotutako zerbait agian.

Mila esker eta animo aurrera jarraitzeko.

            GUILLERMO PICAZA eta ANDER MEDINA (4ºA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario