2012/02/29

KOMUNIKAZIOA, MANIPULAZIOA

KOMUNIKAZIOA, MANIPULAZIOA


SARRERA

Komunikabideek gaur egungo gizartea arautzen dute. Egiten dugun gehiena komunikabideetan ikasi dugulako da. Gainera, hedabideak ez dira neutralak eta gure pentsamendua erabat aldatu dezakete. Hori mezu ezkutuen edo agerien bidez lortzen dute.

Orain, artikulu honetan, komunikabideek islatzen duten arrazakeria, bortizkeria eta sexismoa edo matxismoa aztertuko ditugu.

ARRAZAKERIA KOMUNIKABIDEETAN

Telebistan, adibidez, beste arrazei buruzko estereotipoak zabaltzen dira, gehienetan negatiboak. Horren eredu, telebistan lapurreta, hilketa edo antzeko zerbait gertatzen denean eta egilea beste arraza edo beste herrialde batekoa denean, nazionalitatea beti esaten dute. Aldiz, herri garatuetakoa (batez ere Europakoa) bada, ez dute jatorria aipatzen.

Hedabideek irakasten dizkiguten aurreiritzien ondorioz, jendeak ezagutzen ez dituen herrialdeak eta arrazak mesprezatzen ditu. Ijitoak eta immigranteak dira gehien gutxiesten diren taldeak. Gure begietan, ijitoak beti dira edo artistak (kasu onean) edo delinkuenteak (kasu txarrean); eta immigranteei buruzko ia berri guztiak lapurreta edo segurtasun ezari lotuta daude.


Txikitatik aurreiritziak edukitzeko gaude hezita. Txikitan ikusten ditugun marrazki bizidun eta komiki gehienek mezu arrazistak zabaltzen dituzte. Guztiok irakurri dugu “Tintin Kongon”. Bertan, Kongoarrak tontoak dirudite; Tintinen laguntza behar dute edozer-tarako.

Berdin gertatzen da Disneyren hainbat klasikotan, adibidez, “Aladdin” pelikulan. Nahiz eta Arabian kokatutako istorioa izan, pertsonaia gehienak zuriak dira, filmeko gaizkilea izan ezik.

Ez da libratzen ezta “Dunbo” ere! Klasiko honetan agertzen diren bele maltzurrak pertsonaia baztertuak dira, eta jazz musika abesten dute. Ez da kasualitatea,  garai hartako beltzek jazz musika entzuten zutelako. 
Iragarki gehienetan agertzen diren pertsonak ez dira kolorekoak izaten, eta agertzen direnean, txantxak egiteko da.

MATXISMOA ETA SEXISMOA KOMUNIKABIDEETAN

Publizitatean, emakumeek eta gizo- nek rol ezberdinak izaten dituzte, arrazoi kultural edo erlijiosoengatik.

Emakumeak beti etxean agertzen dira, familia zaintzen edo etxea garbitzen. Haiei zuzendutako publizitatea, beraz, detergenteen edo umeentzako elika- gaiak dira gehienbat.

Gizonezkoentzakoak, ordea, kotxeen edo antzerakoak dira.

Horretaz aparte, publizitatean agertzen direnak modeloak dira, beti oso ederrak, gazteak, lirainak…dira; horregatik guztiok saiatzen gara haien antzekoak  izaten,
 prototipo perfektuak direlako.

Horren adibide dira kotxeen iragarkietan agertzen diren neska erdi-biluziak. Iragarki horiek gizonez- koentzat daude eginda, suposatzen delako beraiek bakarrik direla gidatzen dutenak. Gainera, adibide honetan ikusten denez, sexua da beti produktuak erosteagatik jasotzen duzun saria; sexua erabiltzen da amu gisa.

Batzuetan, salbuespenak daudela dirudi; baina ez da horrela. Emakumeak etxetik kanpo lanean agertzen diren iragarkiak badaude, baina emakumearen papera panpinarena izaten jarraitzen du: Pantene ProV-ren iragarki batean neska bat bulego batean agertzen zen, baina xanpu bat iragartzeko.

Umeen artean ere ezartzen dituzte ezberdintasunak. Olentzeroa sexista ote? Zeren jostailuen iragarkiak ezber- dinak dira nesken eta mutilentzako. Pistolen eta akzio-jostailuen iragar- kietan agertzen direnak mutilak dira. Kolore beltza edo urdina da gehien agertzen dena, eta bortitzak dira askotan.



Panpinen iragarkietan, ordea, kolore arrosa da nagusi eta neskei zuzenduta daude. Panpinen bitartez, rolak ematen dira, neskei ama zintzoak izan behar direla adieraziz; eta mutilei, indartsuak izan behar direla esaten zaie.

BORTIZKERIA KOMUNIKABIDEETAN

Gaur egun, bortizkeria barra-barra agertzen da hedabideetan. Hainbeste agertzen da, normala ere iruditzen zaigula. Egunero-egunero ikusten ditugu bortizkeriaz jositako berriak. Bakarrik gauza txarrak gertatzen direla dirudi: telebistan agertzen diren berrietatik, %80a berri txarrak dira; ez dira ia inoiz ikusten bakearekin zerikusia duten berririk.

Pelikula arrakastatsuenetarikoak odoltsuak dira; bideojoko salduenak pertsonak edo bestelakoak hiltzean datzanak dira; marrazki bizidunetan ere bortizkeria da nagusi.



Mundu guztiak daki nor den Rambo, baina, galdera bat: nork irabazi zuen duela bi urte bakearen Nobel saria?

Fisikoak ez diren biolentzia moduak ere badaude. Modu hauek hizkun- tzaren edo komunikazioaren bidez zabaltzen dira. Horren bidez, pertsonek bortizkeria ondo ikusten dute, edo bortitzak izaten hasten dira, edo… Hainbat esaerak bortizkeria justifikatzen dute (ojo por ojo, diente por diente eta antzerakoak).

Nahiz eta arazoei erantzuteko modu baketsuak ugariagoak izan (kultura guztiek dituzte errekurtso horiek), komunikabideetan bortitzak agertzen dira, eta horri gehiegizko errepresentazioa esaten zaio.

Bortizkeria ikustea gustatzen zaigu era seguruan esperientzia arriskutsuetan egon ahal garela sentitzen dugulako; horri esker da reality show-en eta antzeko gauzen arrakastaren arrazoia.

Gainera, hainbat ikerketek erakutsi dute reality show-ak ikusten dituzten pertsonak maltzurragoak egiten direla; gehiago kritikatzen dutela, reality show-etan egiten dena sinesten dutelako, nahiz eta hori joko bat izan.


Jakina da bideojoko bortitzetara jokatzen direnak ere bortitzagoak bihurtzen direla.

ONDORIOAK

Komunikabideetan ikusten duguna egiten dugu, nahi gabe gure pentsamenduak aldatzera eramaten gaituelako. Azkenean, guztiok jarraitzen dugu eredu bera. Kontuz ibili behar da telebistan edo egunkarian irakurtzen edo ikusten denarekin, hedabideak ez baitira neutroak; bakoitzak ideologia bat jarraitzen du.

Baina jarraitzen dugun eredua ez da bakarrik ideologikoa. Gizartea eredu horren inguruan dago beti, fisikoki hitz eginda. Neska guztiak lirainak eta ederrak izan behar direla erakusten du telebistak; mutilak gogorrak eta indartsuak.

Eredu horretatik ateratzen dena arraroa ikusten dugu; eta ez hori bakarrik, txarto iruditzen zaigu.

PROPOSAMENAK

-          Kritikoak izatea bultzaraztea.
-          Norberak pentsatzen duena defendatzea.
-          Informazio-iturri desberdinak bilatzea.
-          Kodigo etiko bat egotea komunikabideen aldetik.
-          Komunikabidea objektiboak izatea, ikuspunturik ez ematea.
-          Eta azken hau betetzen ez bada, telebista gutxiago ikustea.
                                                          
                                                                      ANE LOPEZ DE AGILETA (4ºA)




2012/02/18

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK

AG21 proiektutik bultzatua lehiaketa hau zabaldu genuen gure institutuan askok pentsatu zuten libreki parte hartzea baina amaieran talde batek parte hartu zuen.


Emakume zientzialarien nazioarteko urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek, EMAKUNDErekin batera, planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume – zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak – egin duten lana azpimarratu nahi dute.
Horretarako  lehiaketa hau  proposatu digute.
ikasleak: EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek har dezakete parte.
Hizkuntza: Idazlanak euskaraz, ingeleraz edo gazteleraz aukez daitezke.
Modalitatea: Banaka edo taldeka aukez daitezke. Taldeak gehienez 3 lagunekoak izanik.
Formatua eta edukia: Lanak ez dira 500 hitzetik gora izango. Argazki bat erantsi ahal izango da.
EDUKIAK 2 zati izango ditu:
a)  Aukeratutako emakumearen biografia laburra, gehienez 200 hitzekoa, eta hurrengo galderei erantzungo diena:
-        Nor da?
-        Nor egin zuen lan edo non egiten du lan?
-        Zein arlotan nabarmena izan zen edo da?
-        Bere lanak zelan lagundu du jasangarritasunean?
b)  Emakumearen ekarpenak azpimarratzen dituen norbanako lana (gizarte–ongizatean, ingurumenaren babesean, munduko edo tokiko jasangarritasunean) edota aukeratutako emakumearen lanak gaurko ingurune arazoekin lotzen duena, esate baterako, klima aldaketa, biodibertsitatearen babesa, kalteak, eta abar. (gehienez 300 hitz)
Epaimahaia
Hezkuntza Saileko, Ingurumen Saileko, Ingurugela eta Emakundeko ordezkariek osatuko dute.
Agiriak eta sariak
Betekizunak betetzen dituzten lan guztiek agiria jasoko dute.
Epaimahaiak 15 lan onenak saritu eta argitaratuko ditu bai paperean, bai formatu elektronikoan.


Gure ikasleak 3.mailakoak Olatz eta Irati dira beraien lana horrela hasten zen…

A lo largo de la historia ha habido muchas mujeres investigadoras que desde su ámbito han contribuido al avance de la ciencia, a la lucha por las injusticias, y a una sociedad más sostenible. Entre ellas hemos querido destacar la figura de Irene Joliot-Curie por su contribución a la ciencia, al progreso y por su lucha por una sociedad más justa.




                                                                                             AGENDA 21

GABONAK

GABONAK

Gure Aztana Ekologikoa Gutxituz Elkartasun Zoriontsu Batera Ideologia landu nahian bai ikasle irakasle eta familien artean zabaltzeko asmoz eta Agate Informatikako irakaslearen laguntzaz, programa berri bat Publisher izenekoa ikasi ondoren, informatikako ikasleek lehiaketa honetan parte hartu zuten postala diseinatuz. Lehiaketa honetan 1. , 2. , 3.  eta 4. mailakoek parte zuten.

Postalak ezin hobeak, klase bakoitzetik ikasleen artean bat aukeratu zuten finalerako. Zaila zen erabakia baina…amaieran


hauxek ziren Postalak…


Banan banan…





Azken bozketan hainbat irakasle, Lander eta Pili…erakusketara hurbildu ziren eta hainbat aldiz begiratu eta gero…eta botoa eman ondoren…

Hauxe jaso genuen Solokoetxe Hezkuntz komunitatekideok:


Gure Garazi Santamariak diseinatutakoa izan zen irabazle… ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO


                                                                        AGENDA 21

KOOPERA




KOOPERA MERKATUA 

Ag21etik antolatua 1.mailako ikasleok urtarrilaren amaieran Koopera merkatua ezagu-tzera joan gara.
Koopera merkatua Bilbon dago eta oinez joan ginen horraino.
Hor Ikusi, jolastu, oparitxo bat jaso eta zera bizi eta ikasi  genuen:
                                                               Koopera Zenbakietan............................................
200 giza enplegu baino gehiago sortuak 

Azken urtean 25,5 Ton. CO2 ekiditu ditugu.             
Honek duen eragina: 
urte betean 3520 zuhaitz landatzearen 
neurrikoa da.

Ezagutu gaitzazu

Koopera es una entidad de personas trabajadoras y voluntarias que basa su existencia en la responsabilidad compartida en todos sus ámbitos.”

Koopera trabaja por y para la Inclusión Sociolaboral a través de la realización de activida-des principalmente medioambientales.

Koopera conecta a las personas que se encuentran en situación o riesgo de exclusión social con el mercado laboral.

http://www.koopera.org/


Gure eginkizuna

En la Red Social Koopera nos dedicamos a la Inserción Sociolaboral de colectivos en situación o riesgo de exclusión social. Trabajamos por cambiar la situación de las personas que necesitan otra oportunidad.

Y para mejorar el futuro de las personas, nos encargamos del medioambiente. Red Social koopera realiza servicios medioambientales principalmente de Gestión de residuos.

Además comercializamos producto solidarios, justos y ecológicos que promueven un consumo responsable, el desarrollo sostenible del planeta y unas relaciones comerciales justas.

En Red Social koopera también colaboramos con el desarrollo de un mundo más equitativo a través de la promoción de la economía social y solidaria en países en vías de desarrollo.


Consumo Sostenible -Kontsumo jasangarria.


Nuestras decisiones en materia de consumo repercutirán en los modos de vida humanos del futuro. La noción de “consumo sostenible” se refiere a los modos de consumo de bienes y servicios que no dañan al medio ambiente ni a la sociedad. Llevar un estilo de vida sostenible es de capital importancia para erradicar la pobreza y conservar y proteger el conjunto de recursos naturales del que dependen todas las formas de vida. La educación para el desarrollo sostenible promueve una ciudadanía responsable y lucha contra los efectos de los hábitos y estilos de consumo insostenibles sobre las sociedades y los recursos.(1)

Soy consumidor sostenible: Kontsumitzaile jasangarria naiz


·       Porque me doy cuenta de la huella que mis actos cotidianos tienen sobre el planeta
·       Porque por eso, apuesto porque este impacto sea positivo
·       Porque se que existe otra forma de hacer economía, que es la economía solidaria, que funciona y que pone a la persona en el centro
·       Porque yo también quiero promover un cambio en la sociedad
·       Me llena colaborar a crear empleo estable para personas que lo tiene más difícil
·       Me gusta realizar un consumo responsable, una compra que se preocupa por nuestro medioambiente
·       Quiero mejorar las condiciones de los agricultores locales y de los países del Sur
·       Apoyo con mi día a día el cambio, porque sé la fuerza que tengo para ello

Soy consumidor de productos ecológicos: produktu ekologikoen kontsumitzailea naiz



Los beneficios para el consumidor o consumidora son:
1.     Los productos ecológicos son productos de gran calidad nutricional.
2.     Saber que al elegir lo que consumes eliges como se debe producir.
3.     Saber que esta elección tiene un impacto directo sobre nuestro medio ambiente.
4.     Poder compartir opinión con otros usuarios en torno a productos ecologicos y solidarios, dentro de la tienda online o en facebook.
5.     Poder recoger las compras en Koopera Merkatua o solicitar que te la envien a casa.
6.     Contar con información de valor de los productos (recetas…).
7.     Contar con un catálogo de productos que facilita la busqueda y la compra.
8.     Poder utilizar PayPal como metodo de pago

Los beneficios para nuestro entorno y sociedad de un consumo sostenible y solidario son:
1.     Sirve para crear nuevos puestos de trabajo para las personas que lo tienen más dificil.
2.     Se apoya a productores locales abriendo una nueva vía a la comercialización.
3.     Se apoya en el comercio justo, por lo que promueve la dignificación de las condiciones laborales de los productores.
4.     Apuesta por  el diseño ecológico, lo que permite que más productores tengan en cuenta desde el diseño de un producto todo el impacto que este puede tener.











  

AGENDA 21