2016/03/03

NATUR ZIENTZIAK

INGURUKO HARRIAK EZAGUTZEN.LA GALERA MUSIKA ESKOLA,INSTITUTOA,SOLOKOETXE (FUSHU NAHIA MORALES 
D.B.H. 1A)


Ibilbide hau egin genuen,gure institutoaren ondoan dauden keluetan dauden arrokak hobeto ezagutzeko.Ibilbidean zehar,txosten bat bete behar izan genuen guri tokatutako arrokei buruzko apunteak hartuz.

Lau talde sortu zituzten irakasleek.Bik ibilbide bat egin zuten,eta beste biek bestea.
Guk lehenengo,La Galera musika eskola bisitatu genuen.Han kareharri grisa,eta Ereñoko kareharria ikusi genituen.
























Kareharri grisa arroka sedimentarioa da;ez du fosilik, eta bere mineral osagaiak kaltzio karbonatoa,kuartzoa,siderita….dira.

Ereñoko kareharria arroka sedimentarioa da.Bere fosilak errudistak (kusku biko moluskuak) dira, eta bere osagaiak kaltzita eta kaltzio karbonatoa.

Ondoren,Zumarraga kaleko portal batzuk ikusi genituen.Portal haietan kareharri zuria eta Markinako kareharria ikusi genituen.



Kareharri zuria arroka sedimentarioa da,eta bere fosilak animalia oskoldun itsastarrak dira.

Markinako kareharria,arroka metamorfikoa da;kareharrian du jatorria,eta bere osagai nagusia kaltzio karbonatoa da.

Zumarraga kalearen ostean,Solokoetxeko eskailerak ikusi genituen.Bertan,granito grisa eta marmola ikusi genituen.


Granito grisa magmatiko plutonikoa da.Ez du fosilik,eta bere osagai nagusiak kuartzoa,feldespatoa eta mika dira.

Marmola,arroka metamorfikoa da,eta kareharrian du jatorria.Osagai nagusienak kaltzio karbonatoa,kaltzita,eta ez-purutasunak dira.

Azkenik,institutoa ikusi genuen.Hantxe marmola,hareharria eta Markinako kareharria ikusi genituen.




Marmola eta Markinako kareharriaren ezaugarriak aurrerago aipatu ditut,baina hareharriarenak oraintxe esango ditut.

Hareharria arroka sedimentarioa da,eta bere osagaiak kuartzoa,feldespatoa,silizioa,bioklastoak….dira.

Ibilbidean zehar,arrokei,gelakideei… argazkiak atera genizkien sakeleko telefonoarekin eta argazki kamerarekin.

Hau izan zen gure ibilbidea.Mila esker irakurtzeagatik.

NATURA ZIENTZIAK


ALDE ZAHARREKO HARRIAK EZAGUTZEN.SOLOKOETXE,SANTIAGO KATEDRALA ETA ARRIAGA ANTZOKIA.(JUNE LANDA D.B.H. 1 A)

Urtarrilaren 12an,biologia eta geologiako klasean,Bilbon dauden harriak ezagutzera joan ginen.Bi talde egin genituen.Ni bigarren taldekoa nintzenez,Susirekin joan nintzen.Gure helmuga Arriaga Antzokira heltzea zen.Bidean,euria egiten hasi zen baina guk gure bidea jarraitu genuen,bidetik zeuden harriak ikusten eta identifikatzen.Hauek ikusi genituen:

GRANITO GRISA:harri edo arroka hau magmatiko plutonikoa da;hau da,lurraren barruan presio eta tenperatura handiekin sortu da.Solokoetxeko eskaileretan aurkitu genuen.Feldespatoz,mikaz eta kuartzoz osatuta dago,eta ez du fosilik.
                                                
MARMOLA:harri edo arroka hau  metamorfikoa da;hau da,lurraren barnealdean sortu da tenperatura eta presio handietan,baina magma bihurtu gabe.Hau ere,aurrekoa bezala,Solokoetxeko eskaileretan identifikatu genuen.Batzuetan,kuartzoz osatuta dago,eta ez du fosilik.Harri honek kareharrian du jatorria.

HAREHARRIA:harri edo arroka hau sedimentarioa da;lurrazalean sortu da harea pilatzerakoan,eta presio altuarekin gogortu denean.Santiagoko Katedrala harri honekin dago eraikita.Harez osatua dago,eta ez du fosilik.








KAREHARRIA:harri edo arroka hau,sedimentarioa da.Arriaga Antzokian ikusi genuen.Kaltzio karbonatoa uretan disolbatzen denean sortzen da.Arroka hau kaltzitaz osatuta dago,eta fosilak ditu.




EREÑOKO KAREHARRIA:harri edo arroka hau sedimentarioa da,eta energia asko dagoen lekuetan mineralak pilatzean sortzen da(itsasoko olatuekin…).Kaltzio karbonatoz osatuta dago,eta fosil errudistak ditu.Arriagan aurki daiteke arroka hau ere.




                                                                   
SIENITA:harri edo arroka hau,magmatiko plutonikoa da;hau da,magmatik sortu da.Arriagan aztertu dugu hau ere.Feldespatoz osatuta dago,eta ez du fosilik.
                                                 



2016/03/02

GU ERE ATMOSFERA GARA

KUTSADURA ATMOSFERIKOA

D.B.H 1eko ikasleoi, biologia geologia ikasgaian atmosfera gaia landu ondoren,argi geratu zaigu zein garrantzitsuak diren ingurumenerako, guk egiten ditugun gauzak.Egia da dena ezin dugula sahiestu,baina neurri handi batean,eta guztiok kontzientziatuz gero,asko egin dezakegu atmosferaren alde.Guztiok dakigu berotegi efektu artifizialak aldaketa klimatikoa dakarrela,euri azidoak hainbat izaki bizidunengan konponezinak diren eraginak dituela,eta ozono geruzaren mehetzeak gure osasunarekin bukatuko duela.Baina egiten dugu benetan zerbait hori guzti hori ekiditeko?
Horren guztiaren inguruan guk egindako ausnarketatik,hurrengo hormairudi hauek prestatu ditugu gelan.Horietan arestian aipatutakoak islatzen saiatu gara,eta bide batez,irtenbide posible batzuk botatzen ere ausartu gara.
Ia zuek ere antzeko zerbait egitera animatzen zareten!
















EZ AHAZTU!GU ERE ATMOSFERA GARA !

2016/02/24

AG21 + INFORMATIKA


AGENDA 21 INFORMATIKAREN BIDEZ

Urtero bezala, aurten ere, informatika arloan hainbat lan egin ditugu ikastetxeko proiektuetan parte hartuz.  Agenda 21 proiektuan ondorengo lan hauek izan dira aukeratuak egutegiaren azala osatzeko. Araitz Rocha ikaslearenak dira.



























Beste lan hau, Nagore Real ikaslearena da eta barruko partean jartzeko erabili dugu 


Gabonetako postal bezala Hize Goieaskoetxea ikaslearena aukeratu zen


Beste lan batzuen artean hauek izan dira nabarmendu direnak:










2016/02/22

PEÑAS NEGRAS

OTSAILAREN 17an D.B.H. 2ko IKASLEAK  BIZKAIKO MEATZALDEAN

Abandoko tren geltokitik Trapagaranera trenez, eta handik La Arboledara funikularrez, Horrela hasi genuen otsailaren 17an Peñas Negrasera egindako  irteera.












Ibilbide didaktiko bat eginez eta paisaia interpretatuz, Bizkaiko meatzaldeak izan duen  bilakaera aztertu genuen hasieran, eta ondoren, paisaia karstikoa ikusteko aukera ere  izan genuen.
Egun freskoa izanda ere, aukera polita inguruak eskeintzen duen paisaiaz gozatzeko.




























2016/02/01

IBILBIDE GEOLOGIKOA

D.B.H. 1 ETA BATXILERGOKO KULTURA ZIENTIFIKOKO IKASLEEN IBILBIDE GEOLOGIKOA ALDE ZAHARRETIK

Urtarrilaren 15ean, Alde Zaharreko  zenbait eraikinetan ikus daitezkeen harriak aztertzeko asmoz, D.B.H 1eko ikasleek ibilbide geologiko bat egin genuen.


 Eguraldia ez genuen lagun izan, baina bai batxilergoko kultura zientifikoko ikasleak. Benetan ederto azaldu ziguten  Arriaga Antzokian , Santiago Katedralean, La-Galera musika eskolan, gure institutoan, eta Solokoetxeko eskaileratan ikus daitezkeen zenbait harriren ezaugarri bereizgarrienak.


                                                                                    

 Aukera ona beraz, inguruan ditugun harri sedimentarioak, magmatikoak eta metamorfikoak hurbiletik ikusteko.






Ortu batekin ametsetan

Pasaden astelehenean, urtarillak 25, Luis Briñas ikastetxera joan ginen Agenda 21eko boluntario batzuekin ortua nola egin duten ikustera