INGURUKO HARRIAK EZAGUTZEN.LA GALERA MUSIKA ESKOLA,INSTITUTOA,SOLOKOETXE (FUSHU NAHIA MORALES
D.B.H. 1A)
Ibilbide hau egin genuen,gure institutoaren ondoan dauden keluetan dauden arrokak hobeto ezagutzeko.Ibilbidean zehar,txosten bat bete behar izan genuen guri tokatutako arrokei buruzko apunteak hartuz.
Lau talde sortu zituzten irakasleek.Bik ibilbide bat
egin zuten,eta beste biek bestea.
Guk lehenengo,La Galera musika eskola bisitatu
genuen.Han kareharri grisa,eta Ereñoko kareharria ikusi genituen.
Kareharri grisa arroka sedimentarioa da;ez du fosilik, eta bere mineral osagaiak kaltzio karbonatoa,kuartzoa,siderita….dira.
Ereñoko kareharria arroka sedimentarioa da.Bere
fosilak errudistak (kusku biko moluskuak) dira, eta bere osagaiak kaltzita eta
kaltzio karbonatoa.
Ondoren,Zumarraga kaleko portal batzuk ikusi
genituen.Portal haietan kareharri zuria eta Markinako kareharria ikusi
genituen.
Kareharri zuria arroka sedimentarioa da,eta bere fosilak animalia oskoldun itsastarrak dira.
Markinako kareharria,arroka metamorfikoa da;kareharrian
du jatorria,eta bere osagai nagusia kaltzio karbonatoa da.
Zumarraga kalearen ostean,Solokoetxeko eskailerak
ikusi genituen.Bertan,granito grisa eta marmola ikusi genituen.
Granito grisa magmatiko plutonikoa da.Ez du fosilik,eta
bere osagai nagusiak kuartzoa,feldespatoa eta mika dira.
Marmola,arroka metamorfikoa da,eta kareharrian du
jatorria.Osagai nagusienak kaltzio karbonatoa,kaltzita,eta ez-purutasunak dira.
Marmola eta Markinako kareharriaren ezaugarriak
aurrerago aipatu ditut,baina hareharriarenak oraintxe esango ditut.
Hareharria arroka sedimentarioa da,eta bere osagaiak
kuartzoa,feldespatoa,silizioa,bioklastoak….dira.
Ibilbidean zehar,arrokei,gelakideei… argazkiak atera
genizkien sakeleko telefonoarekin eta argazki kamerarekin.
Hau izan zen gure ibilbidea.Mila esker
irakurtzeagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario