2016/03/03

NATURA ZIENTZIAK


ALDE ZAHARREKO HARRIAK EZAGUTZEN.SOLOKOETXE,SANTIAGO KATEDRALA ETA ARRIAGA ANTZOKIA.(JUNE LANDA D.B.H. 1 A)

Urtarrilaren 12an,biologia eta geologiako klasean,Bilbon dauden harriak ezagutzera joan ginen.Bi talde egin genituen.Ni bigarren taldekoa nintzenez,Susirekin joan nintzen.Gure helmuga Arriaga Antzokira heltzea zen.Bidean,euria egiten hasi zen baina guk gure bidea jarraitu genuen,bidetik zeuden harriak ikusten eta identifikatzen.Hauek ikusi genituen:

GRANITO GRISA:harri edo arroka hau magmatiko plutonikoa da;hau da,lurraren barruan presio eta tenperatura handiekin sortu da.Solokoetxeko eskaileretan aurkitu genuen.Feldespatoz,mikaz eta kuartzoz osatuta dago,eta ez du fosilik.
                                                
MARMOLA:harri edo arroka hau  metamorfikoa da;hau da,lurraren barnealdean sortu da tenperatura eta presio handietan,baina magma bihurtu gabe.Hau ere,aurrekoa bezala,Solokoetxeko eskaileretan identifikatu genuen.Batzuetan,kuartzoz osatuta dago,eta ez du fosilik.Harri honek kareharrian du jatorria.

HAREHARRIA:harri edo arroka hau sedimentarioa da;lurrazalean sortu da harea pilatzerakoan,eta presio altuarekin gogortu denean.Santiagoko Katedrala harri honekin dago eraikita.Harez osatua dago,eta ez du fosilik.








KAREHARRIA:harri edo arroka hau,sedimentarioa da.Arriaga Antzokian ikusi genuen.Kaltzio karbonatoa uretan disolbatzen denean sortzen da.Arroka hau kaltzitaz osatuta dago,eta fosilak ditu.




EREÑOKO KAREHARRIA:harri edo arroka hau sedimentarioa da,eta energia asko dagoen lekuetan mineralak pilatzean sortzen da(itsasoko olatuekin…).Kaltzio karbonatoz osatuta dago,eta fosil errudistak ditu.Arriagan aurki daiteke arroka hau ere.




                                                                   
SIENITA:harri edo arroka hau,magmatiko plutonikoa da;hau da,magmatik sortu da.Arriagan aztertu dugu hau ere.Feldespatoz osatuta dago,eta ez du fosilik.
                                                 



No hay comentarios:

Publicar un comentario