2016/03/02

GU ERE ATMOSFERA GARA

KUTSADURA ATMOSFERIKOA

D.B.H 1eko ikasleoi, biologia geologia ikasgaian atmosfera gaia landu ondoren,argi geratu zaigu zein garrantzitsuak diren ingurumenerako, guk egiten ditugun gauzak.Egia da dena ezin dugula sahiestu,baina neurri handi batean,eta guztiok kontzientziatuz gero,asko egin dezakegu atmosferaren alde.Guztiok dakigu berotegi efektu artifizialak aldaketa klimatikoa dakarrela,euri azidoak hainbat izaki bizidunengan konponezinak diren eraginak dituela,eta ozono geruzaren mehetzeak gure osasunarekin bukatuko duela.Baina egiten dugu benetan zerbait hori guzti hori ekiditeko?
Horren guztiaren inguruan guk egindako ausnarketatik,hurrengo hormairudi hauek prestatu ditugu gelan.Horietan arestian aipatutakoak islatzen saiatu gara,eta bide batez,irtenbide posible batzuk botatzen ere ausartu gara.
Ia zuek ere antzeko zerbait egitera animatzen zareten!
















EZ AHAZTU!GU ERE ATMOSFERA GARA !

No hay comentarios:

Publicar un comentario