2018/05/07

OBABAKOAK


OBABAKOAK, BERNARDO ATXAGA

Bernardo Atxagak 1988an aurkeztu eta Calixto Bieitok, Europako zuzendari ospetsuenetarikoak, moldatu eta zuzendutako Obabakoak antzerkia ikustera joan ginen 2017ko urriaren 19an, Bilboko Arriaga Antzokira.

Alde batetik, antzezlan hau oso ondo prestatuta zegoen eta originala zen. Aktoreen artean Eneko Sagardoy zegoen, Handia filmaren protagonista eta Goya sari bat eskuratu zuena, baita Karmele Larrinaga, Joseba Apaolaza, Lander Otaola eta Koldo Olabarri ere.

Baina, beste alde batetik, oso moldaketa berezia zuenez, zailtasunak eduki genituen antzezlanaren zati asko ulertzeko. Eta gure artean barregura asko sortu zituen arren, pixka bat aspergarria iruditu zitzaigun, guretzat ulergaitzak ziren eszenengatik. 

Azkenik, antzezlan interesgarria izan zen, baina aspergarria ere bai. Aktoreek interpretazio sakona egin zuten eta barre asko eragin zizkiguten, baina antzezlanaren gai nagusiak ulergarriagoak egin ahal zituzten hurrengo baterako.                   
                                                                             María Ugarte, (1.Batxiler)


No hay comentarios:

Publicar un comentario