2018/05/07

HAMLET


SAMUEL GILBERT, HAMLET ANTZERKIKO PROTAGONISTA, SOLOKOETXEN!
Solokoetxeko batxilergoko 1.B gelako ikasleek Hamlet obraren antzerkia azaroan  Bilborock arteoan ikusi ondoren, bere protagonista eta zuzendariaren hitzaldia dohainik entzuteko aukera izan genuen, Solokoetxeko areto nagusian.
Samuel Gilbertek, obra moldatzerakoan,  egondako  bitxikeriak kontatu zizkigun, eta, gainera, antzezleen bizimodua nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, antzeztu zituen obra guztiak izendatu eta hauetako bakoitzean jokatutako pertsonaiak hobeto interpretatzeko gakoak eman zizkigun, pertsonaiaren pentsatzeko moduaz jabetzea, adibidez.
Esperientzia oso polita izan zen ikasleontzat, hurbileko hitzaldia izan baitzen; eta, gainera, poster batzuk jaso genituen! 

Ane Markoartu  (1.Batxiler)



No hay comentarios:

Publicar un comentario