“BALIOAK” SOLOKOETXE INSTITUTUAN
“Balioak” nonahi azaltzen
zaizkigu. Institututik kanpo eta barruan. Eginez ikasten dira. Bizitzen dira.
Egunerokotasunean igartzen dira (edo beren hutsunea etsipenez sumatzen da). Solokoetxe
institutuan badaukagu ere abagunerik, egunerokotasuna zein mundua hizpide
izateko, hots: filosofia arloan “Balio Etikoak”
Ikasgaia (DBHko maila guztietan, astean ordu bat, ematen dena). 2017-2018
ikasturte honen bukaeran taldeko proiektuak (3-5 ikaskide) egin ditugu
ikasgaian eta, norberak gaia hautatua, ahozko eta digitaleko aurkezpenei eta proiektuetatik
etekin praktikoa ateratzerari ekin diegu. Hona hemen zenbait adibide:


Hirugarren
mailan Fushu, Nora eta Duaaren gaia “Azterketa eta etxerako lanak da. Guk, ikasle
bezala, uste dugu ikasteko eta ebaluatzeko prozedura horiek ez direla onak eta
egokiak. Sakondu nahi dugu prozedura horietan (beren jatorria, funtzioak etab.)
eta, inkesta baten bitartez, institutuko jendearen iritzia jaso nahi dugu”.

Beraz, animatzen
zaituztegu zuen galderak eta interes preziatuak Solokoetxe institutura ekartzen
jarraitzera. Ziur gaude familia eta eskolaren artean lortu ahal dugula
guztiontzat baliotsua den hezkuntza gauzatzea!
IBON
No hay comentarios:
Publicar un comentario