DUBLINDARRAK
2018ko urtarrilaren 28an, Literatura
Unibertsaleko lehen batxilergoko ikasleok James Joyce-ren “Dubliners” ipuinean
oinarritutako euskarazko antzezlana ikustera joan ginen. James Joyce-ren
“Dublindarrak” ipuin laburren bilduma da. Ikusitako antzezlana, batik bat,
liburu horren azken ipuinean (“The dead”-en) oinarritutako moldaketa da.
Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek,
misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan
eraman izan baita oholtzara.
Garbi Losadaren eskuz, euskarara
moldatutako gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa,
pasioa… ikusi genituen ostegun hartan. Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo,
Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán eta Asier
Sota aktoreek parte hartu zuten 1900.
urte inguruko Dublinen girotuta zegoen eta izugarri hurbila egiten zitzaigun
istorio horren bertsio librean.
Malena Pineda eta Vicky L. de Guevara (1.Batxiler)
No hay comentarios:
Publicar un comentario