2016/03/18

Euskararen astea. Bertso saioa






EUSKARAREN ASTEA DELA ETA…

 Ostegunean, bertso saio bat izan dugu Solokoetxeko Areto Nagusian. Jone Uria eta  Arrate Ilaro algortarrak, eta Amets Arzallus lapurtarra (2013ko Txapelketa Nagusiko Txapelduna) izan ditugu gaurkoan gurean.
Bertso saio dibertigarria izateko, proba zail batzuei aurre egin behar izan diete. Amets bertsoa pentsatzen ari zen bitartean belarrian xuxurlatzen aritu zaio Izaskun Manero gai jartzailea, adibidez.
Hau egin ostean, auzoko eskola arteko Bertso Lehiaketaren sariak banatu dira irabazleen bertsoak abestu direlarik. Bertso paper lehiaketan sailkapena, horrela geratu da: hirugarren postuan Uxue Elgorriaga, bigarrenean Izaskun Manero eta lehen postuan Eztizen Artola.


Eta honen ostean, Solokoetxeko Maitasun gutun, Ipuin lehiaketetako sariak ere banatu dira.
Honako ikasle hauek izan dira irabazleak literatura sarien irabazleak:
 -Maitasun gutunetan, hirugarren postuan Nagore Real Arrizabalaga, bigarrenean Karla Möbius Sanchez, eta lehen postuan Idoia Diez Santorcuarto.
-Ipuin lehiaketan, hirugarren postuan Laida Castañares Cordero, bigarrenean Izaskun Manero Setien eta lehen postuan Anjela Cacho Rodriguez.
Bukatzeko, bertsolariak eszenatokitik jaitsi eta publikoari abestu diote, barre batzuk egin eta amaitutzat eman dugu 2016ko Euskararen Asteko bertso saioa.
ESKERRAK EMAN ARDURADUNEI, BERTSOLARIEI  ETA NOLA EZ,  IKUSTERA ETORRI ZARETEN GUZTIOI!!!     


                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario