Gelan
izaki bizidunen aparatu eta sistema desberdinak aztertu ondoren,oilasko baten
arnas, lokomozio eta liseri aparatuak ikusi ditugu laborategian.Nahiz eta
hasiera batean beldur pixka batekin joan,esperientzia polita izan da
guztiontzat.Gustura ibili gara disekzioak egiten,eta zenbaitek gustua ere hartu
diogu,hor ibili baikara nerbio sistema ikusteko saiakera egiten ere.
Oilaskoa ez
ezik,bildotsaren birikak airez betetzen direnean nola pusten diren ikusteko
aukera ere izan dugu, eta bukatzeko,haren burua luzetara ireki,eta nerbio
sistema osatzen duten hainbat atal ere identifikatu ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario