2016/01/07

Durangoko azoka

GOAZEN DURANGOKO AZOKARA!!!

Hori da urteetan ikasleei egiten diegun gonbidapena.




Euskal Liburu eta Disko Azoka, urtero bezala, abenduaren 4tik 8ra bitartean burutu da Durangon. Aurten, gainera, 50. urteurrena ospatu da!









Eta aurrekoetan bezala, Solokoetxeko 4. mailako ikasleekin euskal kulturaren plazara joan ginen. Goizean autobusa hartu, eta gidoitxo bat eskutan genuela heldu ginen bertara.




 Azokan zehar buelta eman eta musikaz eta literaturaz janzteko aukera izan genuen. Ikasleentzako hainbat ekintza zeuden antolatuta eta ezagutzeko aukera izan genuen, zuzeneko musika entzun …

Hainbat gauza ikusi…eta erosi ere! Fermin Muguruzaren azken proiektua, Ken Zazpiren diska, Sorkun, Esne Beltza, … 




Ondo pasatu genuen eta kulturan murgildu ginen. Datorren ikasturtean... berriz!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario