ARRAUNKETARA!!!
Aurrekoan, kirola eta euskara uztartu
nahian, ekintza berezia egitea pentsatu genuen eta Batxillergoko ikasleak arraunketa
egitera joan ginen Bilboko itsasadarrean zehar,Heziketa Fisiko eta Euskarako
irakasleekin.
Euskal kirol hau bertatik bertara
ezagutu genuen eta arraunlarien azalpenak euskaraz izan ziren, noski! Baina
oraingoan… lekitxarrez!!!
Horretarako, klasean bizkaieraren
ezaugarriak ikusi genituen.
Primeran pasatu genuen arraunketa mundua
ezagutzen eta arraunei ematen. Barre algarak, bi traineren arteko lehia eta
hurrengo egunean… axubetak!!! Kar,kar
Arraun egiteko azalpenak entzun ostean, prestatzen. |
ARRAUN! |
Taldeko argazkia arraunlariekin. |
Irakasleekin |
No hay comentarios:
Publicar un comentario