2015/12/19

euskararen eguna abenduak 3 (HNP)



ABENDUAREN 3AN…EUSKARAREN EGUNA!!!

Eta egun berezia dela eta, guk ere Solokoetxen egun berezi bihurtu genuen, Euskara euskaldun egiten gaituen altxorra dela ez ahazteko.
Iaz Euskara Batzordeko ikasleek  Institutuko ikur bihurtu zen “Eixu Berba” abestia sortu zuten gero Lip Duba egiteko. Eta hau entzunez hasi genuen eguna; “Eixu berba”,“Euskaraz bizi nahi dut” … azken finean,gure hizkuntza aldarrikatzeko ezagun egin diren kantak.
Lehenengo saioa monografikoa izan zen eta bideoak ikusi eta bertako  informazioarekin harritu, hunkitu, hausnartu, gozatu … genuen. Gainontzeko saioetan ere euskararekin lotutako gaien inguruko bideo laburrak ikusi genituen: errealitatea irudikatzen zuten bideo kurioso eta dibertigarriak.
Egunari amaiera emateko, azken saioan  ikasleek antolatu eta burutu zuten ekitaldi nagusiarekin gozatu genuen: LOMCE aren kontrako antzezlana egin eta lege berriak gure hezkuntza eta hizkuntzari ekarriko dizkion ondorioak antzeztu zituzten, gero azalpen hitzalditxo laburra ere emanez.Horren ostean, lehenengo mailako gure bertsolari gazteek bertso ederrak abestu zituzten euskara goraipatuz. Pailazo-bertsoak heldu ziren ondoren laugarren mailako hiru ikasleren eskutik, eta amaitutakoan, bi ikaslek gitarra lagun zutela, Haizea abestia kantatu ziguten. Bukatzeko, Euskara Batzoredekideak gitarra hartuta hainbat euskal kanta abestu zituzten: Eixu berba,Zapalduen Olerkia, Xalbadorren heriotzan, Negua joan da eta, Izarren hautsa …
Egun berezia izan zen eta berezi egitea lortu genuen. Baina ekitaldiko aurkezleek ondo esan zuten moduan
EUSKARA MAITATU, BABESTU, IKASI, IRAKATSI … BAINA BATEZ ERE …
ERABILI!!!

EIXU BERBA!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario