2016/01/23

ENKARTERRIN ZEHAR



ENKARTERRIN ZEHAR

Pasa den urtarrilaren 12an 2.DBHko ikasleek Enkarterriko museoa eta Pobaleko burdinola ezagutzeko aukera izan zuten. Irteera polita eta dibertigarria izan zen.

Autobusa lehen orduan hartu eta talde naturaletan, hau da bakoitza bere gelakideekin,  banatu ginen bi lekuak ikusteko. Talde bat burdinola bisitatzen zuen bitartean, bestea museora joan zen Erdi aroko tailerraz disfrutatzera. Beranduago aldrebes egin genuen.

Erdi aroko tailerrean Bizkaiko gizartea nolakoa zen eta nola bizi zen ikusi zuten. Horretarako tailerretan bi jarduera burutu zituzten: garaiko katedrala eraiki eta Erdi aroko kaligrafia landu.

Kaligrafiaren lanketa oso interesgarria izan zen eta trebetasun handiko idazleak agertu ziren han, zoritxarrez beste batzuk tintaz blai bukatu ziren. 


Bestaldetik, Pobalen bertan dauden Erdi aroko errota eta burdinola ezagutzeko aukera ere izan zuten. Errota nola funtzionatzen zuen azaldu ziguten eta nola artoa baino lehen artatxiki irintzen zen. Ondoan, burdinola ezagutu genuen eta errementariak nola egiten zuen lan eta beste hainbat gauza azaldu zizkiguten eta bertako errementariak burdina nola erabili erakutsi zigun eta erakustaldia laburra baina oso interesgarria izan zen. Mailu erraldoiak nola egiten duen lan ezin izan genuen ikusi, baina uraren indarrez mugitzen zen. Burdinola larunbatero zabaltzen dute eta erakustaldiak egiten dituzte.

  Egin genuen bezala irteera ondo egon zen eta egun fresko baina polita atera zitzaigun.
                                                 
                                                                                              2.DBHko irakasleak










No hay comentarios:

Publicar un comentario