2013/03/12

XABIER IRAKULIS



XABIER, BERTSO MUNDUA ERAKUTSIZ


Gaur Xabier Irakulis elkarrizketatuko dugu. Xabi Zornotzan jaio zen eta hogeita lau urte ditu. Bertsolaritzako irakaslea da eta euskaraz bizi da.

Noiz sartu zinen bertsolaritza munduan?

Ikastola garaian sartu zen 5. edo 6. mailan.

Txapelketaren baten parte hartu duzu? Zerbait irabazi duzu?

Bai. Baina ezer inportantea.

Zer bertsolari famatu gustuko duzu?

Nire gogokoena Unai Iturriaga da.

Anekdota interesgarriren bat daukazu guri kontatzeko?

Bai. Txapelketa batean agurra abestu behar nuen baina ez nintzen doinuaz gogoratzen eta bost minutu egon nintzen isilik itxaroten eta mundu guztia begiratzen ari zidan.

Egin ahal diguzu bat pateko bertsoren bat?

Bertsoa abestu behar
orain buru-buru
ta elkarrizketa on bat
dounez  helburu
barnetegira goaz
guztiok seguru
eta primeran bertan
pasatuko dugu

Ze musika talde gustuko duzu?

Mikel Urdangarin eta Ken Zazpi.

Bertsolaritza munduan zerbait prestatu duzu?

Bertso barnetegiak prestatu ditut.

Beste eskola batzuetan bertsolaritza ematen duzu?

Bai. Txurdinagan, Berriotxoan, Cervantes eta Lasaien ematen dut.

Zeozer  kontatu ahal diguzu?

Asko poztu naizela zuek ezagutzean, hasieran asko egon zineten eta orain bost geratu zaretela eta oso pozik nagoela zuekin eta zuen jarrerarekin. Espero dut datorren urtean zuekin egotea berriz.

         ELDA UGARTE eta EZTIZEN ARTOLA  (2.DBH)

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario