2012/04/28

ANTZINAKO KOMEDIA


AITZINAKO KOMEDIA, GAUR EGUN BIZIRIK


Latineko ikasleok, 4. mailakook, latinez idatzitako komedia bat ezagutzeko aukera izan dugu, Plautoren Gemelos antzezlana klasean irakurri baikenuen. Gure irakurketa antzeztua izan zen eta, egia esan, baliabide askorik ez genuen erabili horretarako. Eszenografia, zer esan?, asmatu dezakezue: arbelean egindako bi marrazki.

Baina nahikoa izan zen horrekin, eta ona esperientzia. Norberak bere papera irakurri zuen, guztiontzat pertsonaiak baitzeuden. Eta horrela K.a. III. mendeko gizartea gurera ekarri genuen.

Handik egun gutxitara, Campos Elíseos Antzokian lan berbera ikustera joan ginen, oraingo honetan Zaragozako institutu bateko ikasleak izan ziren aktoreak, guk baino baliabide gehiago erabili zituzten: musika, eszenatokia, arropa...; eta profesionalak ez izan arren, emanaldia oso atsegina eta kalitatezkoa izan zen.


Handik atera ginenean, pozaren pozez, bueltatxo bat egiteko aprobetxatu genuen; handik gertu Minerva jainkosa topatu genuen, baita Merkurio, jainko-jainkosen mezularia, ere.

Jakin nahi baduzue komedia honen argumentua, labur kontatuko dizuegu: Sirakusako merkatari batek bi seme biki zituen, horietako batekin Epidamnora (Albania) bidaia egin zuen eta bertan haurra, Menecmo izenekoa, galdu egin zen betiko. Merkataria, penaz, hil egin zen.

Berria Sirakusara heldu zenean, han geratu zen umeari, galdutakoaren omenez, izena aldatu zioten, eta honi ere handik aurrera Menecmo deitu zioten. Hau Menecmo II izango da gure komedian.

Bigarren Menecmo honek nagusitan mundua zeharkatuko du anaia galduaren bila; horrela Epidamnora helduko da. Bi anaiak fisikoki berdinak direnez, nahasketak hasiko dira: pertsonaia guztiek nahastuko dute bata bestearekin eta errakuntza horrek pertsonaien arteko eztabaidak eta egoera barregarriak sortuko ditu. Azkenean, bukaera zoriontsua izango da guztiontzat.

Eta hona hemen, latineko ikasleen iritziak:

“Antzerki interesgarria izan da; gainera meritu handia dauka K.a. III mendeko antzerkia izanik, oraindik antzeztea, eta gainera ondo antzeztea; nahiz eta klasean landutako antzerkiarekin alderatuta desberdina izan [...] Niretzat berria izan da horrelako antzerki bat ikustea eta, egia esan, asko gustatu zait [...] Antzerki hau edonori gomendatuko nioke, badituelako edozein motatako ezaugarriak: amodioa, barreak, borrokak... Edonork ikusi dezake antzerki hau” (Alazne Varona)

“Klasean, K.a. III mendeko komedia bat irakurri dugu, oso ondo pasatu dugu komedia hori antzezten eta momentu batzuk barregarriak izan dira. Nahiz eta aspaldikoa den istorioa, gustatu egin zait; gaur egun pelikula batzuk agertu dira gai berarekin, Tú a Londres y yo a California, adibidez” (Izar Verhorst)

“Hasiera batean, ez zidan algara gehiegirik eragin, baina onartu behar da bi bikiek zeukaten antzekotasunak zirela eta gertatutako txarto ulertzeak bere alde komikoa zeukatela” (Garazi Oñederra)

“Antzerkia aspaldikoa izan arren, nahiko ondo dago gaur egun irakurtzeko eta ikusteko, ez delako hain nabaria K.a. III. mendekoa dela. Gaur egungo pelikula bat, Tú a Londres y yo a California, istorio honen antzekoa da” (Miriam Ugarte)

“Ikusi genuen bertsioa ikasle batzuek antzeztu zuten. Antzezlana oso landuta zegoen: musika, soinua, argiak, akustika, eszenatokia, apaingarriak eta barneratutako pertsonai berriak oso ondo geratzen ziren. Azkenik irteera hau oso aberasgarri iruditu zait, eta klasean lan guztia guk geuk irakurtzea, antzeztuz asko gehiago” (Karla Berrojalbiz)

“Campos Antzokia ezagutzen nuen, baina bakarrik kanpotik [...] Ikusitako bertsioa ondo egon da, eta aktoreak ere ondo egon dira, (institutu bateko) ikasleak izan arren. Irteera, orokorrean, gustatu zait, eta gehiago egin behar genituen mota hauetako irteerak, ikasteko” (Irati López)

“Antzerkia ikustera joan gara, Campos antzokian, eta ez nuen ezagutzen. Arriaga bezalakoa da, [...] eroso sentitu naiz. Antzezlana gustatu zait, aktoreak onak zirelako eta istorioa polita delako. Gustatu zait irteera, merezi du gauza berriak ikasteko; eta gomendatuko nuke gehiago ikasteko” (Naia Bilbao)

“Inpresioa sentitu dut horrelako eraikin batean egonda. Antzezlana gustatu zait, entretenigarria izan da; aktoreen lana asko baloratu dut, oso ondo antzeztu dutelako” (Erlantz Rementeria).

“Latineko klasean irakurritako antzerkia gustura irakurri eta entzun nuen [...] Gaur egun oraindik umore hau gustukoa dugu, batez ere pertsona nagusiek. Joan ginen antzokia Campos izan zen, ni egonda nengoen. Ondo sentitzen naiz Bilbon horrelako eraikin bat egoteagatik. Gustura egon nintzen antzokian” (Aixa El Bani)

 “...antzerkia ikustera joan ginen, Campos Elíseos Antzokia. Oso leku polita iruditu zitzaidan. Ikusitako bertsioa ez zitzaidan asko gustatu, baina institutu batek egina izateko oso ondo egon zen. Irteera oso ideia ona iruditu zait, gainera ondo pasatu nuen”. (Ane López de Agileta)

4ºDBHko Latinezko ikasleak

NERABEEN HIZTEGIA


NERABEEN HIZTEGIA


Egunero, nerabeok, guk bakarrik ulertzen ditugun hitzak erabiltzen ditugu. Hona hemen hiztegi txiki bat:

  • ¿Quieres salami?: nahi duzu txortan egin?
  • Bollera: lesbiana.
  • Cani: Choni modukoa baina mutila.
  • Choni: izaera bat eta janzteko modua (piercing-ak aurpegian batez ere ezpainean, adidas, izaera kaskarra…).
  • Colega: laguna.
  • Cremón: oso-oso ondo.
  • Dar el palo: lapurtu.
  • Dar la lata: gehiegi hitz egitea.
  • Déjame matar: utzi zigarroaren azken kaladak.
  • Down (daun): tuntuna.
  • Esa pava: neska hura.
  • Está bien de buena - está cañón: gorputz ona dauka.
  • Está buena: itxura oneko pertsona.
  • Feto: pertsona itsusia.
  • Freak (friki): pertsona marjinatua.
  • Goza: ondo dago.
  • Jaja: barrezka.
  • Jarto: guai.
  • Jujanear: norbaitekin tonteatu.
  • Julandron edo bujarra: gay.
  • Makina: oso ondo.
  • Manin: cani modukoa baina izaera kaskarragoa.
  • Manta: asko.
  • Mazo: asko.
  • Me lanzo: musukatzera noa.
  • Papi: ondo, guai, dibertigarria.
  • Pinchito: larrua jo.
  • Piti: zigarroa.
  • Primo: lagun (hurbilagoa den pertsonari).
  • Qué full: zelako kaka.
  • Qué huevos: zelako ausardia.
  • Qué pedo: norbait oso mozkortuta dagoenean.
  • Rayarse: aspertu edo zerbait dela eta txarto sentitu.
  • Tronc@: lagun.

Zuei, gazteei eta ez hain gazteei, zerbait irakatsaraztea lortzea espero dugu.

          IZAR VERHORST eta NAGORE CUESTA (4ºA)

NESKAK ERE FUTBOLARIAK


NESKAK ERE FUTBOLARIAK


Askotan entzuten dugu futbola gizonez- koen kirola dela eta egia da, gure institutuaren patioan ere mutilek ia bakarrik praktikatzen dutela. Baina, gero eta neska gehiago ikus daiteke futbol munduan ikusle eta, batez ere, futbolari moduan eta hor dauzkagu Athletic, Erreala edota Lagunak taldeen neskak 1ºmailako ligan. Gure institutuan ere neska batzuk praktikatzen dute eta horietako batzuengana jo dugu bere iritziak jasotzeko.
 
Zein futbol taldean jokatzen duzue?
Miriam: Stilo Berrio B.
Alazne: V.D La Merced taldean.
Garazi: Stilo Berrio Ban.

Ze posiziotan?
Miriam: Pibote.
Alazne: Aurrelari postuan.
Garazi: Hegalari edo ezkerreko bandan.

Zenbat urte daramatzazue futbolean jokatzen?
Miriam: Hau nire bigarren urtea da.
Alazne: Zazpi urte.
Garazi: Hau ere nire bigarren urtea da.

Futbol taldetik kanpo, taldeko norbaitekin erlazionatzen zarete?
Miriam: Bai.
Alazne: Bai, askorekin. Jaietan eta horrelako momentuetan ikusten ditut.
Garazi: Bai, gehienekin.

Zenbat ordu entrenatzen dituzue astero? Gehiago entrenatzea gustatuko litzaizueke? Ala gutxiago?
Miriam: Guztira lau ordu entrenatzen dugu eta horrekin nahikoa.
Alazne: Hiru ordu, ondo dago entrenatzen dudan denbora.
Garazi: 4 ordu jolasten dut, nahikoa iruditzen zait, ez gehiegi, ez gutxiegi.

Zuen ustez, nesken futbola eta mutilen futbola ezberdina da? Neskek zailtasun gehiago dituzte futbolean jokatzeko?
Miriam: Bai, behintzat taldeak aurkitzeko bai eta zelaiak edukitzeko jokatzeko mutilek preferentzia daukate.
Alazne: Ez litzateke izan beharko, baina bada. Bai, baina ez nire adinean, nagusiagoak izatean.
Garazi: Kalitate aldetik antzekoa da, nahiz eta ugaritan mutilei eman ordutegirik hoberena eta baita polideportiboan entrenatzeko oportunitatea ere.

Zenbat gol sartu dituzue partidu ofizialetan? (Jokatzen hasi zinetik)
Miriam: 7 gol guztira.
Alazne: Hamaika-hamabi.
Garazi: 8-9 inguru sartu ditut.

Inoiz txartelik atera dizkizuete? Zergatik? Zenbat?
Miriam: Bai, bakarra eskuarekin emateagatik.
Garazi: Bai, behin eskuarekin emateagatik.
Alazne: Bai, normalean arbitroarekin eztabaidatzeagatik. Aurtengo partidu ofizialetan bi, aurretik…asko.

Ze futbol motara jokatzen duzue (futbol sala, futbol 7..)
Miriam: Futbol sala.
Alazne: Futbol 11.
Garazi: Futbol sala.

Beste kirol mota ezberdin batera jokatzea gustatuko litzaizueke?
Miriam: Ez, baina behin praktikatzea gustatuko litzaidake edozein kirol.
Alazne: Bai.
Garazi:  Ez, urarekin lotutako zerbait agian.

Mila esker eta animo aurrera jarraitzeko.

            GUILLERMO PICAZA eta ANDER MEDINA (4ºA)

PATXI GALLEGO


PATXI GALLEGO


Urtero ospatzen dugun “Euskararen Astea”-ren  barruan burutu diren ekitaldien artean komikigintzari dedikatutako tarte bat antolatu dugu eta horretarako Patxi Gallego komikilaria ekarri genuen Solokoetxera.

Interneten ikusi ahal izan dugu, Patxi Errenterian jaio eta 39 urte bete berri dituen gipuzkoar “gaztea” dela. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta harrezkero aldizkarietarako komiki tirak irudikatu ditu, eta hainbat liburuetako ilustrazioak ere egin ditu. Baina komikigile gisa egin duen lan potoloena “POLOLOAK” trilogia izan da:

-        Pololoak 1. Poxpolinen lurriña (Elkar, 2004).
-        Pololoak 2. Poxpolinaren bahiketa. (Elkar, 2006).
-        Pololoak 3. Atxeritoko balada. (Elkar, 2009).

Euskaraz idatziriko umorezko komiki oso barregarriak dira, gure ustez.

Euskararen Asteko ekitaldi horretan Patxik “POLOLOAK” zer diren erakutsi zigun; liburuok egiterakoan erabilitako trukuak eta egindako tranpak ere kontatu zizkigun. Gustuko saioa. Bera entzutean eta marrazten ikustean dena oso erraza dela ematen duen arren, urteetako lana dago liburuotan, Euskal literaturan tokia eman diona.



Baina guretzat Patxi Gallego ez da hori bakarrik. Patxi Solokoetxeko plastika arloko irakaslea izan zen. Lankide ona eta lagun hobea. Umoretsua. Irakasleon urtebetetze egunetan irakasle gelako arbelean karikaturak egiten zizkigun. Oraindik ere Gabonetan ateratzen dugun Olentzero burua berak egina da, eta Solokoetxe Ikastetxeko zigiluan agertzen den eraikuntzaren irudia ere berak egin zuen. Ikusten duzuenez joan zen baina arrastoa utzi zuen. 

Lerro hauetatik besarkada estu-estu bat bidali nahi diogu lehen eta orain ere dakiena erakutsi eta laguntzeko prest aurkitu dugun lankide ohiari. Eskerrik asko  Patxi! 
                                                                                                   
                                                                                                         BELEN AURREKOETXEA