TXORI URDIN
FITXA TEKNIKOA Izenburua: Txori urdin Herrialdea: Holanda Urtea: 2004 Zuzendaria: Mijke de Jong Aktoreak: Elske Rotteveel, Kees Scholten, Elsie de Brauw, Jaap Spijkers Gidoia: Helena van der Meulen Musika: Harry de Wit Argazkia: Goert Giltay Iraupena: 90 minutu Gaia: Drama | ||
Sipnosia Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio. | ||
Kritika Bullinga zer den ondo ez dakienari ez litzaioke txarto etorriko Txori Urdin pelikula ikustea. Pelikula honetan ederki ikusten da gure adineko neska bati bullinga egiten diotela. Baina ez hori bakarrik, gainera bere nebak hainbat zailtasun ditu ibiltzeko, gauzak eskuekin hartzeko, etab. | ||
Horren ondorioz neskaren bizitza konplikatzen da, eta bullinga gero eta gogorrago egiten diote, jotzera heldu arte! Baina ez pentsa amaiera hain tristea daukanik. Amaiera jakiteko pelikula ikusi beharko duzu! Zuri hori gertatu arte, zer den bullinga eta nola sufritzen den ez zarela konturatzen iruditzen zait. Batzuetan nahi gabe pertsona batzuk baztertu uzten ditugu, bullinga eginez. Hori saihesten saiatu behar dugu, inor txarto sentitu ez dadin. Gu pelikula hau zinemara ikustera joan ginen. Nahiko dramatikoa da, baina polita. Adriana (1ºD) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario