BESTE KULTURA ERE DUTEN LAGUNEKIN HIZKETAN
Azken urteotan beste lekuetatik etorri-tako pertsonak gero eta gehiago dira gure gizartean, eta nola ez, gure institutuan ere. Horregatik, gure artean gutxi izan arren, haietako batzuekin hitz egiteko parada izan dugu apur bat beraiei buruz jakiteko. Hona hemen Miriam Ugarte, Izar Verhorst eta Miren Porres kontatu digutena. | |
Zenbat urte daramatzazu hemen ? Miriam- Hamalau urte daramatzat hemen, hau da, hemen jaio nintzen. Izar- Ni hemen jaiotakoa naiz. Miren- Lau urte daramatzat hemen. Zure familiako nor da kanpotarra: ama, aita, biak…? Miriam- Ni bakarrik naiz kanpotarra. Izar- Aita holandarra da. Miren- Aita italiarra da. Zergatik etorri zineten Euskal Herrira eta ez beste lekutara joan? Izar- Nire aita lanagatik etorri zen. Miren- Aitak pizzeria bat ireki nahi zuelako. Zaila egin zitzaizun zuri eta familiari hemengo bizimodura ohitzea? Miren- Ez, Italia oso antzekoa delako. Diskriminatua edo baztertua sentitu zara noizbait? Eta besteekin ikusi duzu? Miriam- Ez, bakarrik txikia nintzenean nondik nentorren galdetzen zidatenean eta apur bat arraro sentiarazten ninduten. Miren- Ez, inoiz eta ez dut horrelakorik ikusi. Ezberdin tratatu zaituzte hemengoa ez izateagatik? Zertan nabaritu duzu? Nola eramaten duzu? Miriam- Bai, noizbait galdetu didate ea lagunak nituen edo. Gehienetan ez nien kasurik egiten baina molestatzen didana da kanpotarra izateagatik jendek ezberdin tratatzea. Hemen zaudela zure herriko kultura jarraitzen duzu edo hemengora ohiturik zaude ? Miriam- Txikia nintzenean etorri nintzenez guztiz ohituta nago hemengo kulturara eta Guatemalakoa ez dut asko gogoratzen. Baina liburuetatik eta internetetik badakit nolakoa den hango kultura. Miren- Hemengora ohiturik nago. Azaldu itzazu zure erlijioaren eta kulturaren ezaugarri garrantzitsuenak edo zure kulturarekiko ezberdinak diren ezaugarriak. Miriam- Guatemalako jendea maietatik datoz. Haien liburu sakratuen arabera, Polpol Vuh, gizakiak urez eta artoaz eginda daude horregatik “artoaren semeak” esaten zaie. Gainera bertako janaririk ohikoena artoa da. Haien erlijioa kristautasuna da, baina haiek jainkoak ere badituzte Masimun esaterako. Emakumeek kolorezko arropak egiten dituzte eta gizon asko egurra lantzen dute. Gaztelera hizkuntz ofiziala izan arren indigenak diren 20 hizkuntz baino gehiago hitz egiten dituzte. Izar- Holandan guztiek dakitenez porroak erretzea legala da, janariren bat aipatzea-gatik gazta oso onak eta ezagunak dira. Miren- Egia esan hemengoaren antzekoa da, baina han oso famatuak dira pizza eta pasta. | |
Zein da zure herriko jakirik ohikoena? Mesedez, esaguzu plater tipiko baten prestaketa. Miriam- Jakirik ohikoenak artoz egiten dira. Hainbat eraz presta daiteke, baina famatuenak artozko tortillak dira. Artozko irina urarekin nahasten da eta forma borobila ematen zaio. Gero frijitzen da, eta gero nahi duzun janariarekin bete jateko. Izar- Aurretik esan dudanez gazta oso ezaguna da. Miren- Adibidez pizza eta pasta. | |
Zein da zure jatorrizko herrian emakumearen egoera? Miriam- Guatemalan emakumearen egoera nahiko normala da. Gizonek egiten dituzten zeregin batzuk ez dituzte egiten emakumeek, ez dago matxismo askorik. Izar- Holandan emakumearen egoera hemengozkoa bezalakoa da. Miren- Hemengoaren berdina. Nola da hango hezkuntza? Zer edota nola ikasten dute? Miriam- Guatemalan haur gutxik ikasten du, gehien bat dirua dutenek. Familia askok ez dituzte haurrak eskolara eramaten lan egiteko erabilgarriagoak direlako pentsatzen dutelako. Horregatik txiki-txikiak direnetik lan egiten dute eta ezin dira eskolara joan. Izar- Han, holandesez hitz egiten dugu, eta hemen gaztelera eta euskara bezala. Miren- Gu bezala ikasten dute. Baina han italiarrez. Zein erlijio jarraitzen duzu? Praktikantea zara? Izar- Egia esan ez naiz praktikantea. Zailtasunak dituzu hemen zure sinesmenekin jarraitzeko? Zergatik? Izar- Ez daukat sinesmenik. OLATZ LOPEZ, IRATI CABRERA eta LEIRE ETXEBARRIA (2ºD) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario