NAFARTAR BAT GUREKIN, GORKA IRAIZOZ
- Nongoa zara? Iruñakoa naiz, Nafarroakoa. - Zenbat urte dituzu? 30 urte. - Zein ikasketak dituzu? Gaztea nintzenean “FONTANERO”-ko ikas-ketak egin nituen modulo batean. - Zein zaletasun dituzu? Hainbat kirol praktikatzea gustatzen zaizkit futbolaz aparte, saskibaloia, surf… | |
- Zenbat urterekin hasi zinen atezain bezala? Ba, 9 urterekin hasi nintzen futbolean jokatzen baina momentu horretan aurrelaria nintzen, urte bat pasa ondoren, 10 urterekin, behin, atezaina falta zenez, ni jarri nintzen atezain moduan eta hortik aurrera beti izan naiz atezaina. - Zer esan zizuten zure gurasoek futbolaria izan nahi zenuela esatean? Hasieran barre egin zuten, 10 urterekin esan nielako eta, gainera, nota txarrak ateratzen nituelako, baina urteak pasata nota hobeak ateratzen nituenez, zorte ona izan nuen. - Zenbat urterekin jokatu zenuen lehenengo aldiz San Mamesen? Lehenengo aldiz 25 urterekin izan zen Español-eko kamisetarekin, orain dela 6 urte. Inpresionatuta sentitu nintzen, jende asko zegoelako bere taldea defenditzen, eta San Mames oso berezia delako. - Galdu dituzu harremanak zure betiko lagunekin? Ez, pribilegio handia daukat. 3 urtetatik ezagutzen ditut eta jarraitzen dut haiekin harremana izaten. Haiekin momentu on eta txar asko jarraitzen dut pasatzen. | |
- Nola konpontzen zara zure taldekoekin? Oso ondo, hainbeste ordu elkarrekin pasa ondoren, lagunak gara guztiok. - Athletic-eko zein jokalarirekin konpontzen zara hoberen? Koikilirekin, duela urte asko ezagutzen garelako, baita Gurpegi eta Iraolarekin ere. - Nor da Athletic-eko jokalaririk onena zure ustez? Oso zaila da konparatzea, baina Toquero eta Llorente oso garrantzitsuak dira golak sartzen dituztelako. | |
- Txikitatik izan zara Athletic-ekoa? Bai, ni naizen auzotik mundu guztia Athletic-ekoa da. - Zein izan da zure partidurik onena? 3 partidu ditut niretzat oso garrantzitsuak: Españolekin UEFA partiduan, semifinalean; Europako finala Barçarekin; eta pasa den urtean Madrilen kontra irabazi genuen partidua. - Zuretzat nor da munduko jokalaririk onena? Leo Messi. - Txikia zinenean, nor zen zure jokalaririk gogokoena? Zubizarreta, nire idoloa zen. - Noizbait golik sartu al duzu? Ba ia-ia, baina ez. | |
- Nola sentitzen zara gol bat sartzen dizutenean? Nahiko triste eta haserretuta. - Oso zaila da jakitea nor zaren eta burura ez igotzea? Guk ez dugu pentsatzen horretaz. Gu pertsona normalak gara, txikitatik jokatzen dugu futbolean, eta nahi duguna egiten dugu. - Astuna da kaletik zoazenean jendeari autografoak eman beharra? | |
Ba batzuetan bai. Guztiok bezala egun eta momentu on eta txarrak ditugulako eta zaila delako 24 ordu irribarre batekin edukitzea aurpegia. - Futbolean oso ona zara, baina zertan zara txarra? Buf…gauza askotan. Normalean gutxi egiten ditudan gauzetan. Adibidez arrantzan edo etxeko lanetan ez naiz oso ona. - Zer iruditzen zaizue UEFAra heltzea? Niretzat sari bat. - Zer utzi behar izan duzu futbolaria izateagatik? Nire familia eta herria, jaiak, neskak...utzi behar izan nituen. - Non ikusten duzu zure burua 10 urte barru? Etxean, Getxon, nire familia eta haurrekin, hauek eskolara eramaten eta multikirolean lan egiten. Baina futbolean jokatzen ez, seguru. NAGORE CUESTA, IZAR VERHORST, IRATI UNZUETA eta IZASKUN ARANTZASTI | |
No hay comentarios:
Publicar un comentario