2011/05/10

IRAIA, NESKAK TXAPELDUN


Noiz hasi zinen futbolean jolasten?
Nire lehengusu nagusiarekin hasi nintzen futbolean jokatzen 3/4 urte nituelarik. Jada nagusiagoa nintzenean Laudioko ikastolan 7 urte nituenean mutilekin futbol 5ean jolasten hasi nintzen.

Zenbat urte daramatzazu Athleticen jolasten?
9 urte daramatzat Athleticen jolasten nahiz eta segituan ez izan. 17 urterekin hasi nintzen bertan eta 4 urte neramatzanean Floridara joan
Nintzen bertan urte batez futbolean aritzeko. Hurrengo urtean bueltatu eta aurten betetzen dut bederatzigarren urtea Athleticen.

Betidanik nahi izan duzu nagusitan futbolari izan?
Bai, txikitatik nahi izan dut futbolaria izan, etxean futbolerako zaletasuna betidanik egon baita.

Nor da zure ustez futbol jokalari onena emakume mailan?
Marta Bieira emakume brasildarra da nire ustez jokalaririk hoberena.

Noiz ikasi zenuen euskara? Non erabili izan duzu?
Euskara ikasi dut gaztelera baino lehenago. Familian betidanik hitz egin dugu eta, gainera, beraiek oso kasu arraroetan hitz egiten didate gaztelaniaz. Beraz, gaztelania beranduago ikasi nuen, behin ikastolan nengoelarik. Horrez gain ikasketak beti egin izan ditut euskaraz bai ikastetxean, baita unibertsitatean ere.

Nola iritsi zinen Athleticera?
Futboleko lehen pausuak  Lauron egin nituen, ondoren Sondikara igaro nintzen eta bertatik Leioara. Behin Leioan nengoela Athleticek fitxatu ninduen 3 urte beranduago Floridako talde batean ibili nintzen urte batean, ostean Athleticera itzuli nintzen arte.

Futbolean aritzeaz aparte ze beste zaletasun dituzu?
ateratzea zinemara joatea eta beste hainbat gauza egitea gustatu, ez daukat jarduera horiek egiteko denbora askorik. Nahiz eta beti topatzen dudan afaldu aurretik edo arratsaldeetan lagunekin zerbait hartzera joateko denbora.

Ba duzue zuek inolako errepresen-tanterik?
Soldata kobratu arren ez dira oso soldata handiak, beraz ez daukagu errepresentanteak izateko aukera. Hala
ere, badira 2 edo 3 jokalari errepresentantea dutenak, baina hauek Estatu Batuetako ligan jokatzen dutelako dituzte, bertan soldata handiagoak jasotzen baitituzte.

Futbolaz aparte ba al daukazu beste lanbiderik? Eta ikasketarik?
Heziketa fisikoan lizentziatua naiz, pasa den urtean karrera bukatu nuen eta Bizkaiko futbol basearekin egiten du lan gaur egun, emakumeen  futbola sustatu nahian, esaterako: ikastaroak eginez, entrenatzaileak sortuz…

Zein izan da zure golik hoberena?
Golik hoberena Alemaniaren aurka Europako txapelketaren finalean sartutako gola izan zen azken momentuan sarturikoa.

Zein sari irabazi dituzu?
Hiru superliga eta Europako txapelketa irabazi ditut.

Lesio ugari izan al dituzu?
Askotan lesionatu naiz nire karreran zehar, peronea apurtu dut esaterako. Gaur egun orkatilako ligamendua apurtuta daukat.

Nola iritsi zinen tailer hauetan parte hartzera?
Niri euskara eta kirola bultzatzeko tailer hau Itzargik proposatu zidan eta interesgarria iruditu zitzaidanez gero euskara bultzatzeko modu hau baietz esan nuen.

Gaur egun horrenbeste emakume izanda zergatik emakumeen kirolak mutilenak baino arrakasta txikiagoa dauka?
Kirola gure gizartean mutilena izan da betidanik, nahiz eta zorionez gaur egun aldatzen doan pentsatzeko modu hori Espainia eta baita Euskal Herria ere beste herrialde batzuekin konparatuta  atzeratuta dabiltza emakumea eta kirolaren arloan. Esaterako Alemaniako emakumeen kirola famatuagoa da penintsulan baino. Arazo nagusia gizartean dago, gaur egun ere oraindik pentsatzeko modu matxista ugari baitaude.

Selekzio ugaritan jolastu al duzu? Ba al dago beste Athleticeko neskarik bertan?
Euskadiko eta Espainiako selekzioan ibili naiz. Athleticeko neska ugari doaz selekziora.

Athleticen jarraitzeko asmorik daukazu?
Beste urte baterako kontratua daukat baina nesken kasuan lana bide dela arrunta da futbola 26-27 urte bitartean uztea. Baina, hala ere, futbolean jarrai
tuz ezkero Athleticen jarraituko nuke oso gustura bainago.

Diru-laguntza eta bidaiatzeko moduen aldetik zelan ikusten duzu Athletic eta nesken ligako beste hainbat ekipo?
Nesken kirolak diru gutxi mugitzen duen ezkero talde batzuk kondizio nahiko txarretan dihardute. Zorionez Athletic nahiko ekipo egonkorra da eta ez dugu diru arazorik, horrez gain hegazkinez bidaiatzen dugu eta hotel onetan egoten gara. Zoritxarrez beste neska talde batzuk askoz egoera txarragoetan egoten dira: alde batetik, ez dute kobratzen eta bestetik, autobusez egin behar izaten dituzte bidaia gehienak.

Noiz erabiltzen duzu euskara?
Euskara normalean erabiltzen dut, bai etxean, lanean eta baita futbolean ere. Hala ere ekipoko eta lagun batzuekin gazteleraz aritzen naiz ez baitute euskara ulertzen.

     GARAZI CADIERNO eta GARAZI OÑEDERRA

No hay comentarios:

Publicar un comentario