2011/05/03

ESKOLARTEKO BERTSO LEHIAKETA

   Euskara asteko egun batean areto nagusira joan ginen Karmelo Ikastolako seigarren mailakoekin batera, bertso saioa ikustera. Onintza Enbeita eta Sustrai Colina etorri ziren guri bertsoak abestera. Ez zen aspergarria izan, baizik eta dibertigarria. Beraien institutu garaikoa kontatu zuten, eta oso barregarria izan zen.

      Modu askotan abesten zuten: Puntuka, ofizioka…Bertsoak abestu aurretik ez zuten hainbeste pentsatzen eta hori oso zaila da egiteko, ez du edozeinek egiten.

   Bukatu zutenean, guztiok hasi ginen: Beste bat, Beste bat !!!

   Azkenean, azkeneko bertsoa abestu eta geletara joan ginen, oso ondo pasatu genuen eta baita dibertitu ere.
Amaia Fernandez (1ºC)



No hay comentarios:

Publicar un comentario