2017/05/15

BIZILABE



BIZILABE TAILERRA

Azaroaren 28an Batxikergoko lehenengo mailako Biologia-Geologia arloko ikasleak Boluetako Lanbide heziketako egoitzara joan ginen goizeko 8:30etatik eguerdiko 12:40rarte. Unamunon geratu eta metroa hartuta heldu ginen, ekintzak 9:30tan genituen, baina goiz heldu ginenez bertan egon ginen lekua ezagutzen.
La Salleko ikasleak heldu zirenean, unibertsitateko ikasle baten laguntzarekin, egunean egingo genuena azaldu zigun.
                                        Nahia


Elhuyarrek antolatutako mikrobiologia tailerrera joan ginen. Bertan mikrobiologia alorreko hainbat gomendio jaso genituen eta lanean hasi ginen. Tailerrean, galdera bat planteatu genuen; Gure inguruan, barrenean bakterioak al daude?
                                         Uxue






Gero prozedurarekin hasi ginen. Agar-agarrarekin eta urarekin bakterioentzako elikagaia egin genuen. Berotu egin genuen esterilizatzeko eta hobeto disolbatzeko. Ondoren, petri plaka batean ipini genuen.
Hozten utzi ondoren, plaka lau erregiotan banatu eta listua, lurra, hatza … ipini. 37ºC-tara utzi bakterioek kolonia bat osatu arte.
Horrez gain, jogurta egin genuen esnearekin, eta mikroskopio batetik bakterioak ikusi genituen.
Ondorioz, bakterioak leku guztietan (airean, uran eta lurrean) daudela ikusi ahal izan dugu.

    


Abenduaren 4an Bizilabe proiektua aurkeztu genuen Ensantxe plazako merkatuan. Han, beste lau proiektu zeuden, adin desberdinetako ikasleek egindakoak.
Jende asko egon zen eta guk gure praktikan egindako guztia azaldu genien. Argazkia atera ondoren etxera itzuli ginen.
     
                                     Araitz

2017/05/07

Alde Zaharreko haur eta gazte jardunaldiak




Alde Zaharreko haur eta gazte jardunaldiak

Maiatzaren 12an eta 13an

Plaza Barrian




2017/05/03

TXIRRINDULARITZA DERIOTIK



BIZIKLETAZ DERIOTIK


Astelehenean, apirilak 24an, Aste Santua eta geroko lehenengo egunean alegia, DBH-ko 1.B-ko mailakoei tokatu zitzaigun Deriora joatea, bizikletan ibiltzen ikastera. Euskarako irakaslearekin, hau da Mirenekin eta Gorputz Hezkuntzako maisuarekin, Mikelekin, joan ginen. Beste klaseak ez bezala, guk Deriorako autobusa garaiz hartu genuen. Heldu ginenean, gela batean sartu gintuzten eta neska batek, Irati izena zuenak, bizikletaz ibiltzeko hainbat arau irakatsi zizkigun: seinaleak, bizikletako atalak eta zertarako balio zuen bakoitzak, etab.

Klase hori eta gero, kaskoak eta txaleko islatzaileak jarri eta bizikletak hartu genituen, bakoitzak bere tamainura egokitua, noski. Errepidetik izan zen ibilbide hura. Irati, gure aurrean zebilen eta gu, ilara batean abiatu ginen bere atzetik.

Beste klaseari, gurpilak konpontzen irakatsi zieten baina oso egun eguzkitsua zenez, Iratik erabaki zuen heltzean harrapaketara jolastuko ginela, nahiz eta, guk gurpilena egitea nahiago izatea. Azkeneko gauza honetaz aparte, egun bikaina izan zen eta primeran pasatu genuen.

Egilea: Garazi Oñate Zarraga



2017/05/02

IKASKETA BIDAIA

IKASKETA BIDAIA 2016-17


Hona hemen ikasleek egindako muntaia ikasketa bidaiaz:






2017/05/01

KORRIKA



20.KORRIKA

Ostegunean, apirilak 6an, korrika Bilbotik pasatu zen eta Solokoetxek kilometro bat erosi zuen, 1815. km-a. Hainbat irakasle zein ikasle joan ginen. Solokoetxeko kilometroa Zabalbide kalean hasi eta metro gutxitara bukatu zen, Karmelo ikastolarekin partekatuta geneukalako. Lekukoa eskolako bi neskek eraman zuten. Ezusteko batzuen ondorioz, 20 minutu atzeratu ziren. Korrika Zorrotzatik  16:52etan sartu zen Bilbon eta Elorrietatik 21:22etan atera zen. Izan diren korrika dibertigarrienetariko bat izan zen, lagunekin momentu hori disfrutatu ahal izan genuelako.

  

EGILEAK: Garazi Oñate eta Maider Martinez de la Hidalga