20.KORRIKA
Ostegunean, apirilak 6an, korrika Bilbotik
pasatu zen eta Solokoetxek kilometro bat erosi zuen, 1815. km-a. Hainbat
irakasle zein ikasle joan ginen. Solokoetxeko kilometroa Zabalbide kalean hasi
eta metro gutxitara bukatu zen, Karmelo ikastolarekin partekatuta geneukalako.
Lekukoa eskolako bi neskek eraman zuten. Ezusteko batzuen ondorioz, 20 minutu
atzeratu ziren. Korrika Zorrotzatik 16:52etan sartu zen Bilbon eta
Elorrietatik 21:22etan atera zen. Izan diren korrika dibertigarrienetariko bat
izan zen, lagunekin momentu hori disfrutatu ahal izan genuelako.
EGILEAK: Garazi Oñate eta Maider
Martinez de la Hidalga
No hay comentarios:
Publicar un comentario