BIZIKLETAZ DERIOTIK
Astelehenean, apirilak
24an, Aste Santua eta geroko lehenengo egunean alegia, DBH-ko 1.B-ko mailakoei
tokatu zitzaigun Deriora joatea, bizikletan ibiltzen ikastera. Euskarako
irakaslearekin, hau da Mirenekin eta Gorputz Hezkuntzako maisuarekin,
Mikelekin, joan ginen. Beste klaseak ez bezala, guk Deriorako autobusa garaiz
hartu genuen. Heldu ginenean, gela batean sartu gintuzten eta neska batek,
Irati izena zuenak, bizikletaz ibiltzeko hainbat arau irakatsi zizkigun:
seinaleak, bizikletako atalak eta zertarako balio zuen bakoitzak, etab.
Klase hori eta gero, kaskoak eta txaleko
islatzaileak jarri eta bizikletak hartu genituen, bakoitzak bere tamainura
egokitua, noski. Errepidetik izan zen ibilbide hura. Irati, gure aurrean
zebilen eta gu, ilara batean abiatu ginen bere atzetik.
Beste klaseari, gurpilak konpontzen
irakatsi zieten baina oso egun eguzkitsua zenez, Iratik erabaki zuen heltzean
harrapaketara jolastuko ginela, nahiz eta, guk gurpilena egitea nahiago izatea.
Azkeneko gauza honetaz aparte, egun bikaina izan zen eta primeran pasatu
genuen.
Egilea: Garazi Oñate Zarraga
No hay comentarios:
Publicar un comentario