IPUINAK IRAKURRIZ, IPUINAK IDATZI
Maiatzaren 24an jaso zuten saria,
Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, 2018ko Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa
Literatura ekimenaren irabazleek.
Aurten bigarren mailako bi ikasle
ditugu zoriontzeko euskarazko ipuinen lehiaketan lehenengo eta laugarren saria
irabazi dutelako.
Lehenengo saria bere kategorian Maider
Martinez de la Hidalgak irabazi du Hitzik
ez ipuinarekin. Bertan, transe-xualitatearen gaia jorratzen du goxotasunez.
Argitaratzeko lana, berriz, Garazi
Oñaterentzat izan da Zuri-beltzeko
argazki baten istorioa ipuinarekin. Garazi-rentzat ez da lehenengo aldia, iaz eta duela bi urte ere
saria jaso baitzuen lehiaketa horretan.
Espero dugu hurrengo urteetan ere
parte hartzen jarraitzea institutu honetako idazle hasi berri guztiek.
Gure eskerrik beroenak zuen lanagatik
eta jarraitu ezazue zuen idazle sena lantzen!
Zorionak bioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario