ZIENTZIA AZOKA 2018
Aurreko larunbatean, apirilak 21ean,
Bilboko Plaza Berrian zientzia azoka ospatu genuen. Bertan, Bizkaiko hainbat
ikastetxek kurtsoan zehar landutako proiektuak aurkeztu zituzten, guztira 90
izan ziren. Solokoetxetik bi proiektu eraman genituen: 4DBHko kultur
zientifikoko ikasleok eta 1batxilergoko biologia-geologia taldeko lau ikaslek
aurkeztutakoak.
4.DBHko ikasleek, “Konpost koxkorrak” proiektua aurkeztu
genuen. Gaur egun, konposta neurri handiko zakuetan saldu egiten da, beraz,
taldeari interesgarria iruditu zitzaigun etxeetan konpostaren erabilera errazteko,
koxkorretan saltzea. Horretarako, ikastetxeko jantokian sortutako birziklatze
sistemaren bidez, aurretik banatutako hondakinak konpost gunean pilatu ditugu
gure proiektuaren lehengaia lortzeko. Konposta lortu ostean, teknologiako
ikasleek egin duten prentsa batekin, konposta koxkor txikietan zatitzea lortu
dugu.
Proiektu honen helburu nagusia,
etxeetan ongarri kimikoak erabiltzeari uztea eta ongarri naturalaren erabilera
sustatzea da.
1.Batxilergoko taldeak arkeztutako
proiektuaren helburua Bilbon dagoen txori biodibertsitatea ezagutzea eta
ezagutaraztea izan da. Helburua lortzeko ikasleek laginketa propioa diseinatu
dute eta lortutako datuak prestatutako fitxa batean jaso dute. Laginketa on bat egiteko zonalde desberdinak
eta txoriak ikusteko ordutegi egokiena aukeratu zuten. Ondoren lortutako
emaitzak interpretatu zituzten. Egindako lana oso ondo bideratzeagatik eta
prozesua ondo erakusteagatik beste proiektuen artean nabarmendu ziren.
Jardunaldia oso interesgarria izan
zen. Mota desberdinetako proiektuak ikusi genituen, beste batzuen artean,
kimikakoak, biologiakoak, robotika- koak, matematikakoak… Zientzia azokaren
bukaeran, sari banaketa egin zen eta 1.batxilergokoek sarituak izan ziren,
Portugalen ospatuko den beste zientzia azoka batean parte hartzeko aukera
irabaziz.
Ane Otero, Ane
Galdeano, Markel Ruiz, Mikel Granados eta Susi Vizan ZORIONAK!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario