2018/04/24

PUTINEN GUARDASOLA



PUTINEN GUARDASOLA

2017ko azaroaren 22an Literatura Unibertsaleko ikasle batzuk (gure ordutegitik kanpo) Putinen guardasola antzezlana ikustera joan ginen Euskaltzaindiara. Aktoreak Inazio Tolosa eta Ramon Agirre ziren.

Antzerkia komedia izan zen. Nik ikusi dudanetatik dibertigarriena, dudarik gabe. Antzerkia interaktiboa izan zen, oso hurbila. Gainera, musika instrumentuak zeuzkaten eta kontzertu bat egin zuten.

Antzezlana Bilbon kokatuta zegoen. Bi antzezle ziren, eta biek musika talde bat osatu zuten. Egun batean, pertsona misteriotsu bat agertu zitzaien eta abesti bat egiteko proposatu zien. Abesti hori egin ahal izateko, bidaiak egin zituzten inspirazio bila. Haien bidaietako abenturak kontatu zituzten umore handiz. Azkenean, abestia egitea lortu zuten eta oso barregarria izan zen.

Antzerki interaktibo horretan, azkenerako, paper bat banandu ziguten, bertan haiek sortutako kanta zegoen, guztiok batera abesteko.

Antzerkia ikustera adin guztietako jendea joan zen eta hoberena da jende guztiak ondo pasatu zuela.

                                                                                               María Ugarte (1. Batxilergoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario