GILTZADUN ETXEA
Azaroaren 18an “Giltzadun etxea”
antzezlana ikustera joan ginen Arriaga Antzokira. Bertan betiko arazoari
buruzko hitz egin ziguten: genero indarkeriari buruz.
Antzezlan honek hiru antzezle zituen: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito
Rogado; eta Fernando Bernués-ek zuzendua zen.
Antzezlanaren hiru protagonistek lan egiten zuten etxe batean non laguntzen
zieten emakumeei (gehienak immigranteak dinenak) eta beren seme-alabei, indarkeriaren
biktimak izanagatik; ematen zietn aterpea (ohe bat eta janaria), bizi izan zutenekoagatik
indarberritu eta bizitza normala egitea lortu arte.
Istorioa kontatu zuten haien
ikuspuntutik, eta horrela kontatzen zituzten pertsonaiek etxe horretan ere bizi
izan zituzten esperientzia pertsonal batzuk.
Adierazi zituzten nola ikusten zituzten
egunero emakumeak eta haien seme-alabak negar egiten eta beldurrez bizitzen,
berriro ere pasa zekielako.
Pertsonalki, nik uste dut ezin
izango nukeela horrelako lan bat egin edo, behintzat, lan bat non egin ahal
dudan gauza bakarra den biktimei indarberritzen laguntzea, ezer gehiago egin barik. Nire
iritziz, indarkeria aldatu/zuzendu behar
dugun arazo bat da, zeren nik, behintzat, jarraitzen dudan ulertu barik
zergatik jendeak (kasu honetan bereziki mutilek) jarraitzen duen gauza bera egiten,
ez dut ulertzen zer lortzen duten, biktimen jabe izatea? Horrela bada, oso okertuta
daude, inor ez delako inoren jabe eta inor ez delako inoren txotxongiloa. Bizi
gara mundu batean non, teorian, herritarrak (legalki) askeak garen, baina mota
honetako arazoekin ez du hori ematen. Gainera, indarkeria egiten dutenek kartzelan
pasatzen duten denbora oso-oso gutxi da, egin dutena kontuan hartuta. Bestalde,
gizarte honetan berdintasunaren alde borrokatzen dugu, bizitzaren edozein arlotan,
inor beste inor baino gehiago ez izateko; eta oraindik, gaur egun, mutil batzuek
jarraitzen dute galdetzen zergatik borrokatzen dugun emakumeok. Nik gauza
bakarra esan behar diet: begiak irekitzeko eta ikusteko (haiek bezalako gizonen
erruz) gertatzen diren ezbeharrak.
Amaitzeko, bakarrik esango dut antzezlana oso polita eta interesgarria
iruditu zaidala eta badela antzezlan bat non egiak esaten eta ikusten diren.
“Lan
berriko
nire
lehenengo egunean
hainbat
giltza lepotik zintzilikatu dizkidate
eta
bakarrik utzi naute
sei
emakume atxilotuta ditu
seme-alabekin
ez da
kartzela
nire
lana euren maitaleekin
gehiegi
ez maitatzea zaintzea da” Giltzadun
etxea
Eneritz
Arribas (1.Batxilergoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario