2017/05/18

EITB BISITATU



KAZETARITZAREN OGIBIDEA BARNETIK IKUSTEN


EITBrako bisita:

Gezurra dirudien arren eskolatik kanpo ikasleak pertsona helduak dirudite, eta beti ez dira irteerak kalera ateratzeko aitzakia hutsa izaten.

1.  ebaluaketa ia bukatuta genuen eta enpresen gaineko hainbat kontzeptu teorikoak ikusita bagenituen ere, benetako enpresa (handi eta publikoa) baten funtzionamendua ikustea zen xedea. Zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa handi batena, azpi-kontratazioaz ere baliatzen dena hain zuzen ere. EITB-ren egoitzan egon eta gero “Irusoin” alboan dagoen ekoiztetxera joan ginen beraz EITB-ren egoitza ikusteko ibilaldiak antolatuta daude eta Ainarak (kirol-kazetaria) egin zigun egun hartan. Bisitaren lehenengo atala “Boulevard” irrati-saioan ikusle moduan egotean datza. Aurreko egunean hauteskundeak izan ziren Ameriketako Estatu Batuetan eta Trump polemikoa atera zen irabazle; interesgarri egin zitzaigun honen inguruan gertatutako solasaldia. Hurrenez instalazio erraldoi eta berri-berriak ikusi genituen eta 70 hamarkadako gela osoko ordenagailua ematen zuena ikusi genuen. Azaldu ziguten nola lurpetik zihoazen kable guztiak eta gela hori zentralita modukoa zela. Langileak banaka zeuden bakoitza bere ordenagailuan. Gero, kanpoko berriak “berriemaileak” nola jaso eta tratatzen ziguten azaldu zen eta azkenik berrien “platoa” ikusi genuen. Kameraz betea eta hondo urdin batekin non islatu zitekeen nahi zen irudia. 

Irusoin”-era joan ginen orduan. Ekoiztetxe honek EITBrentzat promozio lanak egiten ditu, hots, iragarkiak. Saio bakoitzeko Irudiak (beste ekoiztetxe batzuek bidalita) jasotzen dituzte eta haiek gidoia idatzi, irudiak muntatu, soinua eta lokuzioa jartzen diete eta EITB-ra pendrive baten eramaten diote lana eginda eguerdi aldera (Artxibo hauek zama handia dute eta enpresa hau azpikontrata izanda, albo-alboan dago). Izugarri erakargarria izan ziren Natxoren (efektu berezien arduraduna) eta Ikerren (soinua) ekarpenak. Bakoitzaren lana makina bate do batzuk erabiltzean datza, gela handi baten, pertsona eta bere makina. Josebak egin zigun ibilaldia eta gida-lana eta ikasleak sartu ahal izan ziren binaka “bikoizketa” lokuzioak egiten diren gelaxkan.

Bisita amaituta ikasle askok kazetaritza ikasketak egin nahi zituztela adierazi zuten, eta batxilergoko bigarren kurtsoan etorkizun osoa erabaki behar dutela uste dutenik, presio horrenpean urtea ematen dutelarik, freskagarri bihurtu zen bisitaldia haientzat laneko giroa atsegina eta lan-bizitza sortzailea izan daitekeela ikusita.

               IDOIA ERREXIL



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario