Basurtuko ospitalea barrutik ezagutzen
Maiatzak 18an, Solokoetxe BHIko, El
Regato Ikastetxeko eta Lauro Ikastolako hainbat ikaslek Basurtuko Ospitalea
barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Egun euritsua izan zen arren, esperientziak argiz bete zituen LanAldi Eguneko parte-hartzaile guztiak.
Ez bakarrik gazteak, mediku eta erizainengandik asko ikasi zutela, baita
profesionalak ere, ikasleen energia eta emozioz bete zirela. Amaya de Allendek,
Basurtu ospitaleko Pertsonaleko zuzendariak, irribartsu esan zigun eguna
bukatzean: “urtero egiten dugu LanAldi Eguna Basurtun eta esperientzia oso
aberasgarria da guretzat, profesionalentzat. Baina garrantzitsuena ikasleentzat
baliagarria izatea da, etorkizunean erabaki onak hartu ahal izateko”.
Eguna
horrela joan zen:
9:25 Ikasleen
harrera
9:35
Ospitalearen aurkezpen orokorra
9:50-10:50
Medikuntzari eta erizaintzari buruzko aurkezpenak
11:00
Txartel eta amantal banaketa, argazkiak eta ikasle eta ikasle eta profesionalen
ezagutzea
11:15 –
14:15 Profesionalen akonpainamendua
Laida
Castañaresek (Solokoetxe BHIko ikasleak), Basurtuko esperientzia bizitzeko
aukera izan zuen eta ondorengoa idatzi du Lanaldiri buruz:
“Egun
batean, klasean geundela, gure orientatzailea sartu zen. Berak proposatu zigun
“Lanaldi” izeneko programa egitea. Programa honetan, egun oso bat pasatu ahal
zenuen, zuk aukeratutako profesional batekin; hau da, haien web ofizialean
hainbat galdera erantzun ondoren, edozein arloko profesio bat aukeratu
(adibidez, medikuntzan, kirurgilaria, oftalmologoa, radiologoa…).
Oso ideia
ona zela iruditu zitzaigun eta gogotsu hasi ginen erantzuten galderei. Baina
zoritxarrez, profesionala aukeratzeko epea amaitutzat eman zen eta gu ez ginen
ohartu. Orduan, nik haiekin Whatsappetik, kontaktatu nuen, galdetzeko ia
profesional bat aukeratu ahal nuen. Haiek baietz esan zidaten, eta zertan
interesatuta nengoen galdetzerakoan, niri zalantza sartu zitzaidan, ez
bainekien zer nahi nuen izan nagusitan, ez zer aukeratu; hala ere, gauza bat
argi neukan, bio-osasungintzarekin zerikusia zeukan zerbait egin nahi nuen, eta
medikuntza aukeratu nuen eta, klasean disekzioak egiten hasi ginenez,
kirurgiaren arloan interesa neukala esan nien.
Ander
Fernandez, Alberto Loizate eta Laida Castañares.
Hurrengo
egunean, haiek nire profesionalaren izena eman zidaten, Alberto Loizate. Eta
haren informazioa hasi nintzen begiratzen interneten.
Eta
harridura sortara zidan, bere Basurtoko ospitaleko kirurgilarien nagusia
zelako. Hark egiten zituen, kirurgia garrantzitsuenak, eta besteak batzuetan
gainbegiratu.
Esperientzia
hau nik bakarrik gauzatu nuen, hau da, hamar ikasle joan ginen, baina ez nituen
besteak ezagutzen. Baina hara iritsi nintzenean, denak oso jatorrak zirela
deskubritu nuen. Denak medikuntzaren inguruan hasi ginen hitz egiten.
Orduan,
neska bat iritsi zen, eta gela batera eraman zigun. Han, hainbat
profesionalekin elkartu ginen (gureak ez zirenak) bai erradiologoak, erizainak…
eta bakoitzak bere arloari eta medikuntzari buruzko aurkezpenak egiten hasi
ziren. Egia esan, aurkezpen horiek, medikuntzan sartzeko gogoak eman
zizkidaten. Aurkezpenen ostean, medikuak daramatzaten bata zuriak eman
zizkiguten, eta argazki bat egin genuen. Orduan gure profesionala iritsi zen
(eta gure esaten dut nirea eta beste mutil batena zelako), honek hasieran kafetegia
batera eraman gintuen, eta bertan gure gauzei buruz hitz egin genuen. Orduan, hark
kirofanora eramango gintuela azaldu zigun. Niri momentu horretan urduritasuna
sartu zitzaidan, ez bainekien inpresioa emango zidan ala ez.
Kirofanoan
sartu baino lehen, aldageletara joan ginen (ni neskenera) eta kirurgilariek
daramaten uniforme berdea, maskarilak, eta txano antzeko bat eman ziguten. Hau
egin ostean, barrura sartu ginen, eta sei kirofano zeundela nabaritu genuen.
Ikusi genuen lehenengora sartu ginen, eta honetan, “Da Vinci” makina ospetsua
funtzionatzen ikusi genuen. Emakume batek, makina horren bitartez, gizon bati
tumore bat kentzen ari zen, eta oso harrigarria iruditu zitzaidan baina ez
zidan inpresiorik eman. Beste hainbat operazio ikusi genituen, besteak beste,
larrialdian zegoen gizon bati tumore bat kentzen eta emakume bati
trakeatik anestesia nola sartzen zioten.
Niri asko
gustatu zitzaidan, eta lagungarria iruditu zait nire etorkizunari begira. Oso
esperientzia polita eta ikusgarria iruditu zitzaidan eta edonori gomendatzen
diot hau egitea, oso baliagarria baita.”
Laida, asko
pozten gara LanAldik zure ideiak argiago izaten lagundu izana. Mila esker zure
hitzengatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario